2021/9

Hibaika: "Kontxan aritzea irabaztea da jada"

Banderarik gabe ere Hibaikako emakumeak txapeldunak diren zalantzarik ez da, txikitik handia egiten ari direlako arrauna Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaltzen duten bitartean, beti, kirol legez arituta.

[Galeria] Frankistek eraildako Felix Arriaga Zapirainek merezitako aitortza jaso du

1936an frankistek hildako langileari eta orduan indargabetutako udal korporazioko kideei omenaldia egin diete gaur, Etxetxo Elkartearen egitasmoz. Bi plaka inauguratu dituzte, "gertatutakoa ahanzturan gera ez dadin".

[Galeria] Produktu ekologikoek Zumardia hartu dute

Goizean zehar Biolur elkarteak antolatutako azoka egin dute. Askotariko produktuak dastatu eta erosteko aukera izan dute bertatik pasatu diren herritarrek.

[Galeria] Aurtengo sagar bilketa herrikoia, iruditan

Hamarka lagunek parte hartu dute Girizia elkarteak antolatutako sagar bilketa herrikoian. Haur, gazte eta heldu ugari bildu ditu deialdiak.

Iker sarriegi oiartzun

"13/13 auzia denboraz eta lekuz kanpo dator, inoiz egoterik baluke"

Iker Sarriegi eta gainontzeko auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea egin dute Oiartzunen. Bonu laguntzak aterako dituzte, gastuei aurre egiteko.

Emakumeen Etxera ere heldu da ikasturte berria

Jarduera, ikastaro, tailer eta jabekuntza eskolak antolatu ditu Emakumeen Etxeak ohiko zerbitzuak eskaintzeaz aparte ikasturte berrirako.

loremore trapu zikinak

Loremorek urtarrilean estreinatuko du 'Trapu zikinak', Oiartzunen

Nafarroako antzerki konpainiak egonaldia bukatu berri du. Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruko bekari esker egin dute.

Ekoizpen arduratsua lehen lerroan jarriko du Biolurrek

Azoka ekologikoaren zazpigarren ekitaldia egingo du Biolurrek bihar herrian. Hamazazpi ekoizle eta produktu ugari bilduko ditu eredu ekologikoan ekoitzitakoa jendartean zabaltzeko, Gamon Zumardian.

Gobernu taldearen "alternatiba" izateko "lanean" jarraituko duela esan du PSE-EEk

Ikasturteari hasiera emateko agerraldia egin du gaur PSE-EEk. Isaac Palencia bozeramaileak datozen hilabeteetarako ezarrita dituzten lanen berri eman du agerraldian, baita egiten ari diren lana jakinarazi ere.

IRATI MOGOLLON GARCIA, Soziologoa eta ikerlaria

[Elkarrizketa] "Bere ondorio praktikoak izan ditu gaztaroaren apologiak”

Zahartzarora ahaldunduta iristearen garrantzia nabarmendu du Irati Mogollon soziologo eta ikerlari lezoarrak, «norberak erabakiak har ditzan». Etxebizitza kolaboratiboen gainean hausnartu du.

Alkoholemia kontrol batetik ihes egin duen gidari bat atxilotu dute

San Pedron ezarrita zegoen kontrolean gelditu ez den 25 urteko gizonezkoa Irunen atzeman dute. "Delitu-tasa" eman ondoren atxilotu du Ertzaintzak.

urmendi sukaldari

Sukaldari laguntzaileen lan poltsa elikatu nahi du Urmendik

Haur eskolako sukaldean lan egiteko gogoa duenak hilaren 24ra arte bidal dezake curriculuma, Urmendin bertan utzita edo e-postaz bidalita.

Errenteriako Udaletxea.

50 urteko elkarbizitza omenduko du udalak

Bertan parte hartzeko, izena eman behar da hilaren 20tik (astelehena) urriaren 3a arte, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.

oiarpe

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2021-09-17)

Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Gehienak lehen fasekoak izango dira baina bada udako txapelketa bateko final bat.

Pasaiako emakumeek elkarrekin korrika egiteko taldea sortu dute

Emakumeak kirolean ahalduntzeko taldea sortu du Jabetze Eskolak. "Ez duzu korrika egiteko ohiturarik izan behar. Ahalmen, nahi eta gogoa baduzu, animatu!".

ALAIN AIERDI, EMKE Musika Bandaren zuzendaria

«Konfort-zona atzean utzita proposamen berriak egiten saiatzen gara»

Urtebetez banda osoak elkarrekin jotzeko aukerarik ez du izan. Bihar osorik arituko da, Lekuona Fabrikan lehenengoz, Donostiako Txistularien Udal Taldearekin batera 20:00etan hasita eskainiko duen kontzertuan.

Beste behin arbuiatu ditu alkateak Andonaegi jauregiko pintaketak

Ez da lehen aldia Izaskun Gomezek halako jokabideak publikoki salatu dituena. "Eraikina hondatzen dute, eta pasaitar guztiona den ondarea kaltetu".

[Bideoa] "Hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara"

Oarsoarrak batzordeak Jennifer, Kala, Kaori eta Nataliaren testigantzak jaso ditu ikusentzunezko batean. Haiek emana dute euskarara gerturatzeko pausoa.

Zundaketak hasi dituzte Pontikan

Pontikako aparkaleku proiekturako beharrezkoa da zundaketa horiek egitea.

Gehiago