
Ondarearen Jardunaldiak egiten ari dira asteburu hauetan. Aurtengo zehar-lerroa inklusibitatea da, eta ondarearen dibulgazioa normalean jasotzen ez dutenei zuzenduta dago egitaraua.

Suzko arma bat zeraman gizona balkoi batean hauteman dutela jakinarazi dute hainbat bizilagunek. Hainbat kale lokarriz hesitu ditu Ertzaintzak.

Musika eskolan hasten diren 8 urte arteko haurrek ez dute ezer ordaindu beharko. Urriaren 20ra arte egongo da irekita matrikulazio epea.

Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute; hilaren 23an eta 30ean amaituko da epea, hurrenez hurren.

Musika letra larriz eskainiko du Atlantikaldiak aurten ere, ez da zalantzarik. Musikari handiekin osatu dutela kartela eta artisten aukeraketan aniztasuna bilatu dutela azaldu dute. Hilaren 23tik 26ra izango da.

Azken urteetako bisitari kopururik handiena izan du Oiartzunek 2021eko udan. Kulturabirusak eta Urdiñola irekitzeak zerikusia izan dute horretan.

Federatu mailetako ia final guztiek badituzte partaideak; maila herrikoian, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte gaur eta ostirala artean.

Gune berriak sortuko dituzte, besteak beste, zoru pelbikoa lantzeko tailerra, harreman afektiboetan arakatzeko saioa, eta emakume korrikalariak batzeko.

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Presoei asistentzia ematen zieten zazpi euskal herritar epaitzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala, 13/13 sumariopean. Tartean da Iker Sarriegi.

Txosteko palistek lau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Lehenengoa bihar izango da, eta gainontzeko hirurak, Madalensoron, larunbatean.

Uda honetan %15,87 erabiltzaile gutxiago izan ditu udako igerilekuak. Uztailean beherakada nabarmena izan zuen, eguraldi txarrarengatik.

Hilaren 28an, asteartea, izango da saioa, online eta aurrez aurre aldi berean. Izena aurreko egunera arte eman ahal izango dute interesdunek.

Astelehenean hasiko da udala errefusaren nahi organikoaren edukiontziak txartel bidez zabaltzeko sistema berrezartzen.

Agustinak auzoan atzo egin zuten eta gaur eta bihar, berriz, Erdigunean eta Alabergan izango dira teknikariak, hurrenez hurren.

Ligaxkako bigarren jardunaldian 13-7 galdu dute Kanbotarrak taldearen kontra. Datorren igandean, Kanbotarrak eta Luzean arituko dira Beheko Plazan.

Irunen debekatutako maniobra egin ondoren ihesari ekin zion auto gidariak. Gaintxurizketan atxilotu dute gidaria, Ertzaintzaren furgoneta baten kontra talka egin ondoren.

Alaitz Zudaireren omenezko triangularra jokatu zuten igandean Fanderiako zelaian.

Sorkuntza ikastaroak dira, jolas eta jostailuak egurrez eta modu artisauan sortzeko.

Pilota eskola martxan bada ere, bestalde, izena emateko aukera badela oraindik gogorarazi du EPLEk. Horretarako, 680 71 94 22 telefono zenbakira deitu behar da.