
Tarta eta guzti. Hala ospatu zuten atzo Mindara Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonen elkartearen hamargarren urteurrena.

Atmosferan kontzentratutako karbono dioxidoak maximo historikoa jo zuen 2020ko maiatzean, etxealdi bete-betean. Garraio publikoa krisian dago.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta kalea hartu du mugimendu feministak gaur arratsean. Zumardian elkarretaratu dira hamarnaka herritar Sestaoko Kontxi Gonzalez eta Gasteizko Mohamed Amineren erailketa matxistak gaitzesteko eta nahikoa dela esateko.

Bihar arratsaldean izango da odol ematea, liburutegian, eta ez ostegunean.

Asteburuko datuekin 500eko langatik jaitsi da Pasaia. Lezoko tasak azken egunotan nabarmen behera egin badu ere, 872koa da oraindik.

Sestao eta Gasteizko hilketak gaitzetsi ditu mugimendu feministak. Zaintza sareen garrantziaz ohartarazi dute, eta autodefentsarako deia egin.

Larunbat gauean Antxon izandako eraso matxistaren aurrean, kalera atera dira antxotarrak. Sestaon eraildako Conchi ekarri dute gogora.

Pentsioak daude jokoan, egungoak eta etorkizunekoak ere. Horren jakitun dira eta ez daude amore emateko prest.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur arratsean Errenteria-Oreretan, Sestaon izandako hilketa matxista salatzeko.

Gerratik ihes egin zuten bost oiartzuar omendu dituzte gaur Kattin Txikik eta udalak. Bost protagonisten lekukotzak dokumental batean jaso dituzte.

Herritarrei elkar zaintzeko eta norbere burua zaintzeko eskatu die. Bihar izango dira indarrean COVID-19aren gaineko neurri murriztaileak herrian.

Apirilean eta maiatzean asteazkenero bisitatu ahalko dute interesdunek eraikina. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa dela gogoratu du udalak.

Pasa den ostiraleko film laburren emanaldiaren ondoren, Oiartzungo Udalak aukera eman du LGTBIQ+ zinema jaialdiko filmak ikusteko.

Apirilaren 9an banatuko da OARSO BIDASOKO HITZAren hurrengo zenbakia.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka bosgarren astean sartu da. Oporrak dituzten ikasleek agudo egin ditzakete irudiak.

Euskal Herriko Itzulia udalerritik igaroko delako, tarte batez itxita egongo dira bi barrutietako irteerak apirilaren 8 eta 9an.

Urte batzuk etenda egon ostean, jardunari berrekin diote udalerriko gabeziak ikusarazteko kanpaina batekin, 'Non dago Pasaia?' lelopean.

'Egia berreskuratzeko eskubidearen bilakaera eta erronkak' hitzaldia emango dute Jon Mirena Landak eta Carlos Martin Beristainek.

Bi urteko lanaren ondorioz, eta hiribilduaren sorreraren 700. urteurrenarekin bat eginez, Errenteria-Orereta hobeto ulertzeko lana aurkeztu dute.