
Egun garrantzitsua izan du gaur gobernu taldeak. Mugarri diren horietakoak. Izan ere, agintaldi planaren balantzea egin dute herriko eragile eta herritarren parte hartzearekin.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen Haur Mailako txapelketa jokatuko da bihar eta etzi Lezoko Bekoerrota kiroldegian,

AHT eraikitzeak izango lukeen ondorioen gaineko informazioa zabalduko dute gaur Oarsoaldeko AHT gelditu plataformako kideek. Zehazki, azpiegitura "txikitzaile" horrek, Astigarraga eta Lezo arteko trazatuaren gaineko informazioa zabalduko dute goizen goiz abiatu duten mendi martxaren bidez.

Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte, eta Oiartzunen ere garatuko dute.

Udal arduradunek adierazi dute aurreko egitura "oso hondatuta" zegoela. Sanpedrotarra Arraun Elkartea eskertuta agertu da instalazio berriarekin.

Gaur zortzi jaso zuen aitortza —nagusiki— arraunlari izandakoak. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta denbora pixka bat jarrita, saria jasotzea harentzat zer suposatu duen azaldu du.

Maren Galvezek, Gorka Granado sopelarrarekin batera, Dantza Solteko Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuen hilaren 16an. 24 urte lehenago Iraultza Garmendia amak irabazitakoa berdindu du.

COVID-19ak gogor erasan zuen Marian Garcia errenteriarra. Bitan eraman du ZIU Zainketa Berezietako Unitatera gaitzak, lehen aldiz zuzenean, eta bigarrenean, albo kalteengatik. Osatzen ari da.

Topoa lurperatzeko lanek «kaosa» eragingo dute Pasai Antxon datozen lau urteetan. Obrei esker, bizilagunak luzaroan zigortu izan dituen zauria itxiko dela uste du alkateak; argibideak eman ditu.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia antolatu du udalak datorren ostegunerako. Juanba Berasategin izango da.

Lehen boluntarioak 16:30a inguruan hartuko dituzte, eta 20:15a aldera azkenekoak. Odol emaile berriei elkartasun keinura batzeko dei egin diete.

Hamabost egunez okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartela ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko, eta Errenteria-Oreretan Iñaki Urbieta izan da saridun.

Abenduaren 18an egingo dute musika jaialdia, Atarrabian (Nafarroa). Hara joateko eta handik bueltatzeko autobusa antolatu du Ernaik.

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen 'Atera mamia euskarari!' kanpainako zozketaren irabazlea izan da Zapirain. Hilabeteko ogia doan jasoko du.

Xabi Lopez 'Jabato' oiartzuar aktore eta sortzaileak bere azken lana estreinatuko du Juanba Berasategin hilaren 20an. Sarrerak eskuragai daude jada.

'Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte' lelopean manifestazioa egingo dute hurrengo larunbatean. Autobusak antolatu dituzte Oiartzunen.

Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak, Garaipen Elkartearekin elkarlanean antolatutakoak dira mintzaldiak.

'Jane Jacobs: Hirigintza eta gizartea' hitzaldiarekin hasi, barrutiz barrutikako tailerra egin eta dokumental labur baten aurkezpenarekin bukatuko da saioa.

12:00etan hasiko da Muxikoen emanaldia. Dantzariek Hendaiako eta Oiartzungo musikariak izango dituzte lagun.