Espetxe politika salatu du berriro Etxeratek.

«Eskubide murrizketen gorakada» salatu du Etxeratek

Larri gaixo daudenak, 65 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituzten euskal presoak espetxetik ateratzea galdegin du elkarteak, baita izurrira egokitutako «neurri humanoagoak» ere.

Xanisteban Txirrindulari Sariaren 73. ekitaldia egingo dute igandean

Iazko etenaldiaren ondotik aurten berriz ere kirol probari heltzea erabaki du Lartaun Zikloturista Kirol Elkarteak; hilaren 8an, igandearekin, finkatu dute lehiarako hitzordua.

Papresak sortzen duen ingurumen arazoan udalak "interes handirik" ez duela dio Eguzkik

Bi eskaera egin dizkiote udalari: Papresarekin berriz bilduko balira, IAKri jakinaraztea eta bileraren akta egitea eta horren kopia IAKri bidaltzea.

ertzaintza

Pertsona bat zendu da auto istripuan errekara erorita

Hildakoaz gain pertsona bat zauritu da ezbeharrean eta Donostia ospitalera eraman dute.

Lezoko udalekuak.

Udalekuen balorazio «oso positiboa» egin dute umeen gurasoek

Batez beste 8,25eko puntuazioa eman diete gurasoek udalekuei; emaitzei erreparatuta bide beretik baloratu ditu udalak umeentzako udako aisialdi guneak.

elkarretaratzea ela etxez etxe

Etxez etxeko langileen baldintzak hobetu izanagatik «pozik» agertu da udala

Azpikontratatutako enpresaren eta langileen arteko gatazka «hobekuntza guztiak» aintzat hartuta bukatu delako greba asebete agertu da udala.

Patri Espinarrek gidatu du Kulturabirusaren baitan antolatutako azken tailerra.

Orientazioa lantzea emakumeen ahalduntze prozesu gisa

Patri Espinar mendi gidariak emakumeei zuzendutako orientazio tailerra garatzen ari da udaletxean; Kulturabirusaren baitan aurreikusitako azken tailerra da gaurkoa.

COVID-19aren aurkako bereizgarria jaso dute eskualdeko hainbat establezimenduk.

Hainbat establezimenduk COVID-19aren aurkako bereizgarria lortu dute

'COVID-19ari aurre egiteko prest' izenpeko ziurtagiria lortu dute Oarsoaldeko 11 negoziok; turismoaren sektorean dagoen «kutsatze arriskua» murriztea bilatzen du programak.

Hodei Lujanbiok irabazi du Navartrail Kopa.

Hodei Lujanbiok irabazi du 2021eko Navartrail Kopa

Faltzesen egindako Pilon Trail lasterketa irabazi ondotik txapela janztea lortu du Lujanbiok; Espainiako Trail Running txapelketan lehiatuko da larunbatean, Kanaria uharteetan.

Agustinak, kultur proiektuak sustatzeko zentro berria aurkeztu du udalak

Diseinua, sormen eta kultura industrien arloan proiektuak sustatu nahi ditu udalak zentro berri honekin.

Kutsatzeek eta tasek behera egiten jarraitzen dute Oarsoaldean

100.000 biztanleko tasa hori 100 baino txikiagoa da Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasaian; Oiartzunen oraindik ehundik gorakoa da tasa.

Alkoholemia kontrol batetik ihes egin duen gidari bat atxilotu dute

San Pedron ezarrita zegoen kontrolean gelditu ez den 25 urteko gizonezkoa Irunen atzeman dute. "Delitu-tasa" eman ondoren atxilotu du Ertzaintzak.

urmendi sukaldari

Sukaldari laguntzaileen lan poltsa elikatu nahi du Urmendik

Haur eskolako sukaldean lan egiteko gogoa duenak hilaren 24ra arte bidal dezake curriculuma, Urmendin bertan utzita edo e-postaz bidalita.

Errenteriako Udaletxea.

50 urteko elkarbizitza omenduko du udalak

Bertan parte hartzeko, izena eman behar da hilaren 20tik (astelehena) urriaren 3a arte, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.

oiarpe

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2021-09-17)

Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Gehienak lehen fasekoak izango dira baina bada udako txapelketa bateko final bat.

Pasaiako emakumeek elkarrekin korrika egiteko taldea sortu dute

Emakumeak kirolean ahalduntzeko taldea sortu du Jabetze Eskolak. "Ez duzu korrika egiteko ohiturarik izan behar. Ahalmen, nahi eta gogoa baduzu, animatu!".

ALAIN AIERDI, EMKE Musika Bandaren zuzendaria

«Konfort-zona atzean utzita proposamen berriak egiten saiatzen gara»

Urtebetez banda osoak elkarrekin jotzeko aukerarik ez du izan. Bihar osorik arituko da, Lekuona Fabrikan lehenengoz, Donostiako Txistularien Udal Taldearekin batera 20:00etan hasita eskainiko duen kontzertuan.

Beste behin arbuiatu ditu alkateak Andonaegi jauregiko pintaketak

Ez da lehen aldia Izaskun Gomezek halako jokabideak publikoki salatu dituena. "Eraikina hondatzen dute, eta pasaitar guztiona den ondarea kaltetu".

[Bideoa] "Hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara"

Oarsoarrak batzordeak Jennifer, Kala, Kaori eta Nataliaren testigantzak jaso ditu ikusentzunezko batean. Haiek emana dute euskarara gerturatzeko pausoa.

Gehiago