2022/4

[Galeria eta bideoa] Txikienek Antxon ere egin dute korri

22. Korrika Txikiak Pasai Antxoko kale nagusiak hartu ditu gaur. La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak izan dira bertan protagonista.

[Galeria] Trintxerpe-San Pedroko Korrika Txikia, handia

Euskararen aldeko olatu erraldoia osatu dute ikasle txikiek gaur eguerdian. HITZAk irudi sorta bildu du.

Igandean, 'Nahiak' kantata estreinakoz

Herriko historia berreskuratzeaz gain, etorkizun hurbileko erronken inguruko hausnarketa izango du helburu. 19:00etan hasiko da emanaldia.

[Erreportajea] Oztopoak oztopo, Landarbaso Trail bueltan da berriro

Pandemiagatik bi urtez eten ondoren, mendiko lasterketaren bigarren edizioa egingo dute maiatzaren 8an. Karrera egiteko hilabete falta denean, gogo handiz daude antolatzaileak.

Udal txistulari taldearen emanaldiak apirila osoan zehar

San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko du gotorlekuko zelaian.

[Galeria] Jendetsua izan da Oarsoaldeko Korrika Gaztea

Ehunka ikasle eta irakaslek kaleak Korrikako aldarriz bete dituzte eurak ere euskararen alde daudela argi uzteko.

Bretainiarrak 2019ko Korri

Bretainiarrak Korrikan, Yanni zaldia hurbilarazten

Bretainiako 30 bat lagunek Oiartzun-Karaez senidetze batzordekoen kilometroan korri egingo dute. Ar Redadeg antolatzen dute parte-hartzaileek; Fulup Kerek hurbildu du hango errealitatea.

'Lezo'ko baserriak, oroitu ditzala herriak' liburua aurkeztu dute

Eneko Salaberria diseinatzaileak aitak duela 51 urte Lezoko baserri gehienei ateratako argazki bilduma berreskuratu du.

Urriak 22, larunbata: Pasai Antxoko kintoen eguna

50 urtetik gorako antxotarrentzat 'Kintoen festa' antolatzen ari dira 65ekoak. Interesdunei dei egin diete hilaren 21eko bilerara hurbiltzeko.

Orereta Ikastolako udalekuetan izena eman daiteke

2 eta 12 urte bitarteko gazteei bideratzen zaizkie, ekainaren 27tik uztailaren 15era izango dira, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 6a da.

Lau barrutietan asfaltatze lanak egingo dituzte

240.000 euroko aurrekontua dute horretarako, eta zortzi aste iraungo dute lanek.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Aste Santuan, aldaketak kiroldegien ohiko ordutegietan

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, eta Fanderiako igerilekuak soilik apirilaren 16an eta 17an irekiko dira.

Delitu salaketek behera egin dute azken urtean

Eusko Jaurlaritzak egindako 'Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Delinkuentziaren 2021eko Memoria-n' jaso dituzte azken datuen analisia.

Mikel Arrizabalaga hil da, Lezoko alkate izandakoa

1987-1991 eta 1995-1999 agintaldietan Lezoko alkate izan zen Arrizabalaga. 69 urte zituela hil da gaur.

Miguel Angel Sanchez zinegotziak erretiroa hartu du

EAJ-ko Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak sei urte eman ditu Lezoko Udalean, eta atzokoa izan zuen azken lan eguna.

Jarriko den telefonia mugikorreko zerbitzuak eraginak izan ditzake LTDan

'Llega700' entitatea arduratuko da eragindako erabiltzaileei arreta emateaz, eta, horretarako, arretarako telefono bat ahalbidetu da.

Iñudeetaartzaiak

Iñude eta Artzainak apirilaren 30ean egingo dituzte

Ilunbe Musikal Elkartearen 50. urteurrenarekin egingo dute bat iñude eta artzainek. Egun osoko egitaraua antolatu dute ordurako.

Fanderiako errota eta ubidea berreskuratzeko lanean hasi da udala.

Aste Santuan, jarduera ugari Fanderiako Errotan

Egitarau zabalarekin dator Fanderiako Errota Aste Santura begira. Ekintzak doakoak dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Gehiago