2022/5

[Galeria] Panierreko eta Lekuonako zubiak lotu ditu Sareren giza kateak

'Etxerako bidean zubiak sortzen' lelopean, jendetza bildu da presoen eskubideen alde eta salbuespenezko espetxe politikaren aurka kilometroak egiten jarraitzeko.

Donibane eta San Pedroko motoraren pantalanak berrituko dituzte

Lanek irauten duten bitartean atrakalekuak Santiago plazara eta Sanpedrotarra AEren klubera lekualdatuko dira.

ondarearen jardunaldiak oiartzun

Amaiurko erresistentziaren 500. urteurrenaren harira, hainbat jardunaldi Oiartzunen

Hainbat ekitaldi egingo dituzte ekainean. "Oraindik askok ukatu nahi duten eraso militarraz eta nafar herriak bere nortasuna, independentzia eta eskubideen aldeko erresistentzia borrokaz" ariko dira.

[Erreportajea] Jaizkibel eta herriko ondarea batuko ditu Xoxolurrek

Igandean egingo dute Lezon Oarsoaldeko eta Bidasoko XXXIII. Ibilaldi Neurtua. Jaizkibeldik egin beharreko martxa baino askoz gehiago izango da, edukiz bete duelako bidea herriko mendizaleen taldeak.

Bakardadearen aurkako programa bat abiatu du Udalak

Egitasmoaren helburua da bakardadea jasaten duten pertsonei arreta pertsonalizatua ematea eta dituzten premiei erantzuna bilatzea.

MIREN BERASATEGI. LOTURA FILMS-EKO EKOIZLE EXEKUTIBOA

[Elkarrizketa] "Ohitura falta dago helduen artean animazioa kontsumitzeko"

Animaziokoak, irudi errealekin osatutako lanen "anai txiki" gisatzat jotzen dela oraindik uste du Berasategik. Euskal marrazki bizidunen sasoiaz eta honen kontsumo aldaketaz aritu da pasaitarra.

AROA MORENO DURAN. IDAZLEA.

[Elkarrizketa] «Belaunaldi zaharrak badoaz, eta galdetu al diegu nahiko?»

Idazle madrildarrak (1981) bidaia luzea egin du, espazioan nahiz denboran, ‘La bajamar’ obra Pasai Antxon kokatzeko. Bertako familia baten historia oinarri, «testigantza anonimoak» jaso ditu.

[Erreportajea] Herritarren beharretara egokituko den proiektua xede

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak mahai gainean jarri ditu sanjuandarren eskaerak. Dagoeneko enkargatuta dago azken proiektua, eta beldur dira entzungor ez ote dieten egin.

Arramendiko kontratuak diru laguntzen bidez luzatzea nahi du Jaurlaritzak

Jaurlaritzak etxe horiek erosiko ez dituela azaldu eta Jaureguizarri aukera eskaini dio, diru laguntzak baliatuz, alokairuak mantentzeko.

Mende erdia atzera egingo du Kexaldik, 50. urteurrena ospatzeko

Kexaldi Kultur Elkartearen urrezko ezteiak ospatzeko bi hitzaldi, bazkari bat eta astean zeharreko erakusketa antolatu dituzte.

[Galeria] Arraskuko, Ugarteko eta Ihurritako errotak, gertutik

Hamarka haur eta helduk parte hartu zuten atzo 'Errotaz errota Oiartzun ibaia barrena' izeneko txangoan, Gipuzkoako Erroten Egunean.

Añarbe Erreserba Eremua izendatzeko eskaera egin du Eguzkik

Talde ekologistak izendapenak bertako fauna eta floran ondorio positiboak izango dituela babestu du.

5.500 eurora arteko diru laguntzak artisauentzat

Artisautzan diharduten enpresa gipuzkoarrek hila bukatu arte egin ahalko dute Foru Aldundiaren laguntzaren eskaera.

sare sozialetako indarkeria matxista

Sare sozialen erabileraren inguruko tailerrak eskainiko dizkiete gurasoei

Seme-alabek sare sozialen nolako erabilera egiten duten eta gurasoek dituzten kezken ingurukoan ariko da Arkaitz Lareki EHUko irakaslea.

'Bowfinger' filmaren emisioa Niessen-en, bihar arratsaldean

Filma bihar arratsaldean emitituko dute Niessenen, arratsaldeko 19:30ean.

etorriberriei harrera

Harrera beroa egingo diete Oiartzunera bizitzera etorri berri direnei

Abaraxka ludotekan bilduko dira, ostiralean, arratsaldez. 131 lagun gonbidatu dituzte, denek gutun bana jaso dute etxean.

Iragarki Laburrak. Animalia baten bila zabiltza?

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-5-6)

Maiatzak 6ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Labore Txingudiren produktuen otarrea da.

'Alfonbra magikoa' filma, datorren larunbatean Antxoko Kultur Etxean

Pasaiako Zinema Txikiak antolatutako hurrengo saioa Antxon izango da. Doako gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude.

Egoitza berria inauguratuko du Mindarak

Errenteriako Udalak utzitako lokal berria Markola etorbidean kokatua dago, eta ekainaren 18an estreinatuko da, jai giroan.

Gehiago