2022/7

[Erreportajea] Puzzlea osatzea baino gehiago

Udaleku ireki eta itxiek, kontziliazioa errazteaz gain, hezkidetzaren gisako gaiak lantzen dituzte. Euskararen erabilera ere erdigunean jartzen dute, Errenterian eta Lasarte-Orian.

Lau Haizetara koordinatzaile bila ari da

10 hilabeteko kontratua eskaintzen du, irailaren 1ean hasi eta 2023ko ekainaren 30 arte. Uztailaren 17ra arte dago izena emateko aukera.

jon otegi

Jon Otegi oiartzuarra, Gipuzkoako txapeldunorde

Estilo tradizionaleko Gipuzkoako Sega Txapelketan bigarren postua eskuratu berri du segalari gazteak. 2.915 kilo belar bildu ditu.

[Galeria] Giro itzelean pasa dute San Fermin eguna

HITZAk Saltseroen bazkariko eta haurren danborradaren zenbait irudi jaso ditu. San Fermin egunean, jai-giroa nabari da kalean.

Udalak asebetetze eta beharrei buruzko inkesten emaitzak aurkeztu ditu

600 herritarrek hartu zuten parte maiatzean egin ziren inkestetan, eta udalerriaren, Udal Gobernuaren eta udalak ematen dituen zerbitzuen inguruan galdegin zitzaien.

[Galeria] Bota dute txupinazoa; hasi dira sanferminak!

20:00etako kanpaiekin batera bota dute txupinazo eta hasi dira, bi urteko geldialdiaren ostean, Antxoko jai zuri-gorriak ospatzen.

"Herritarren beharrei erantzungo dieten proiektuak" partekatu dituzte udalak eta aldundiak

Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez 99 lezoarrek egindako proposamenak aztertu ditu gaur Markel Olano diputatuak Jesus Maria Martiarena alkatearekin. Aparkatzeko zonaldea handitzea eta espaloiak berritzea eskatu dute nagusiki herritarrek.

Adin tarte guztietan jaitsi da euskararen erabilera Lezon

2019ko datuekin alderatuta, erabilera orokorra ehuneko 2,6 puntutan jaitsi da. Beheraldi nabarmenena gazteen eta haurren artean izan da.

Erromeria Eguna egitarau zabalarekin dator

Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan da Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen jaialdia. Hurrengo larunbatean izango da, hilak 16.

2022ko Antxoko San Fermin Jaiek badute egitaraua

Bihartik hasita, igandera bitarteko egun osoko egitarauak antolatu dituzte Antxoko eragileek. Txupinazoa 20:00etan botako dute.

Itturri merkatari elkartearen zozketa

Itturri merkatari elkarteko gure lagunekin batera zozketa eder bat antolatu dugu.

Freskatzeko iturria Altamiran

Sagarzulo jatetxearen parean jarri dute freskatzeko eremu berria. Bertatik jende asko pasatzen delako jarri dute.

Hibaika hirugarren sailkatu zen atzo Portugaleten

Hibaikako gizonezkoek asteburu ona burutu dute Portugaleteko uretan. Guztira, 12 puntu eskuratu dituzte errenteriarrek.

Hibaikak bigarren jarraitzen du asteburuko estropaden ondoren

Asteburuan Portugaleten jokatu dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak, ETE Ligan. Larunbatean jardunaldia irabazi zuten, igandean berriz hirugarrenak izan ziren.

Bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte San Juan eta Sanpedrotarrak

Asteburuan CMO Valves bandera lehiatu dute San Juanen Pasaiako bi taldeek. Orokorrean, Sanpedrotarra lehenengo da, eta San Juan laugarren.

'Oarso' aldizkariaren edizio berria, larunbatetik aurrera eskuragai

Uztailaren 15ean, aldizkariaren aurkezpen irekia egingo da. Ekitaldia Reina aretoan izango da, 18:30ean; gonbitak aurrez eskatu behar dira.

Autobusen aferan, Ezker Anitza-IUk ere zerbitzua indartzea eskatu du

Pasaiako barrutientzat, hiru proposamen egin ditu: E07aren ibilbidea mantentzea, eta bai honetan bai E08 zein E09an maiztasuna handitzea.

Martxan jarri berri diren proiektuentzat diru laguntzak eskainiko ditu LANBIDEk

Eskaera epea urriaren 31ean bukatuko da, eta baldintza guztiak argitaratu ditu dagoeneko. Emakume eta gazteek kopuru handiagoak jasoko dituzte.

Erromeria, Auntxa Trikitixa eskolako ikasleen eskutik

Igandean musika eta dantzaz beteko dute kontzejupea. Auntxakoekin batera Irungo Kontserbatorioko ikasleak ariko dira.

Gazteek programa propioa izango dute Karmengo jaietan

Eskubidean planaren baitan, udalak gazteei ahotsa eta iritzia hartzeko aukera eman die. Hala, gazteek haien programa osatu dute jaiei begira.

Gehiago