korrika 22 txikia oiartzun

[Galeria] Oiartzungo Korrika Txikiak 'txikitik' izena bakarrik du

Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek Korrika Txikia egin dute, lekukoa eskuz esku pasatuta. Izerdia eta aldarria nahastu dira.

[Galeria eta bideoa] Txikienek Antxon ere egin dute korri

22. Korrika Txikiak Pasai Antxoko kale nagusiak hartu ditu gaur. La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak izan dira bertan protagonista.

[Galeria] Trintxerpe-San Pedroko Korrika Txikia, handia

Euskararen aldeko olatu erraldoia osatu dute ikasle txikiek gaur eguerdian. HITZAk irudi sorta bildu du.

Igandean, 'Nahiak' kantata estreinakoz

Herriko historia berreskuratzeaz gain, etorkizun hurbileko erronken inguruko hausnarketa izango du helburu. 19:00etan hasiko da emanaldia.

[Erreportajea] Oztopoak oztopo, Landarbaso Trail bueltan da berriro

Pandemiagatik bi urtez eten ondoren, mendiko lasterketaren bigarren edizioa egingo dute maiatzaren 8an. Karrera egiteko hilabete falta denean, gogo handiz daude antolatzaileak.

Udal txistulari taldearen emanaldiak apirila osoan zehar

San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko du gotorlekuko zelaian.

[Galeria] Jendetsua izan da Oarsoaldeko Korrika Gaztea

Ehunka ikasle eta irakaslek kaleak Korrikako aldarriz bete dituzte eurak ere euskararen alde daudela argi uzteko.

Bretainiarrak 2019ko Korri

Bretainiarrak Korrikan, Yanni zaldia hurbilarazten

Bretainiako 30 bat lagunek Oiartzun-Karaez senidetze batzordekoen kilometroan korri egingo dute. Ar Redadeg antolatzen dute parte-hartzaileek; Fulup Kerek hurbildu du hango errealitatea.

Maiatzak bost igande dituelako, Muxiko Festa Lezon

Betizutik taldeak antolatu du beste behin euskal dantzarien bilgunea etzirako. 11:00etan tailerra egingo dute, eta 12:00etan festa.

Oiartzungo BTT Sari Nagusiak txirrindulariz beteko du Urkabe ingurua

Larunbatean alebin eta infantilen txanda izango da, eta igandean aldiz, gainerako kategorietakoek parte hartuko dute.

Lehen Kanterri ikastaroa egingo dute Oiartzunen, uztailaren 11 eta 12an

Euskarazko kantagintzaren inguruan hausnartzeko bi jardunaldi egingo dituzte, luxuzko sei gonbidaturekin: Fermin Etxegoien, Anari Alberdi, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia.

abaraxka

Ikasturteari agur esateko, festa

Abaraxka ludotekak ikasturte bukaerako festa egingo du ostiralean, arratsaldez. Erromeria txiki batek girotuko du festa.

Alabergako jaiak indartsu datoz

Bi urteren ondoren, Alabergako jaiak bueltan dira. Ospakizunak maiatzaren 27tik 29ra izango dira, gustu guztietarako proposamenekin.

Mind Trap eta Young Kids taldeak, ekainaren 4an Niessenen

Musikazzaleek hitzordua dute datorren larunbatean, ekainak 4. Oarsomusikak antolatuta, bi kontzertu "kañerorekin" datoz.

bizardia ibilaldia 2018

Bizardia elkartearen XLI. Ibilaldi Neurtua, igandean

Done Eztebe plazatik abiatuko dira herritarrak, 7:30ean. Guztira, bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute.

urmendi 2021 bilera

Urmendi Eguna ospatuko dute igandean

Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bai, langile, guraso eta haurrek Haur Eskolaren egun handiaz gozatuko dute. 10:30etik 13:00etara luzatuko dute igandekoa.

Aldaketak zirkulazioan Itsas Festibalean

Mugikortasunean egongo diren aldaketek Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan izango dute eragina. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenestea eskatu du.

Zaintza

Hitzaldi batekin bukatuko dituzte Elkar Zaintzen jardunaldiak

'Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala' izango dute hizpide ostegunean, 18:00etan, Xenpelar Etxean.

Gehiago