Gero eta gutxiago falta da 2022ko Madalenetarako

Aurten jaiak ohi bezala ospatu ahalko dira, eta Errenteriako Jai Batzordeak egitarau zabala osatu du: 110 ekintzatik gora antolatu dituzte.

Beste hitzordu bikoitz bati aurre egin dio Pasaia Kayakek

Larunbatean Hondarribian izan zen talde pasaitarra, Euskadiko XVII. Kopan aurpegia emanez. Igandean, Zaragozaraino egin zuten bidea urdinek.

Oiartzuarrez bete nahi dute Atano III pilotalekua bihar

Bihar (hilak 24) Eskuz Binakako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final handiak jokatuko dituzte Oiartzungo kadete, jubenil eta nagusiek, Donostian. Iazko arantza kentzera aterako dira kantxara.

San Pedroko Jaietako egitaraua, bihartik uztailaren 3ra

Aurten bai, morez jantziko dute sanpedrotarrek barrutia. Gogotsu daude, atsedenerako egun bat besterik ez baitu prestatu duten jai batzordeak.

[Galeria] Izaro Duran eta Danel Castillok hasiera eman diete Sanjoanei

Bi sanjuandar gazteek bota dute aurtengo txupinazoa. Abiatzear den astebururako egitaraua prestatu dute bizilagunek.

[Erreportajea] Aske bizitzea, udal agendara

Errenteriako Udalak LGTBI+ ekintza plana kaleratu du, «kolektiboaren bizi baldintzak hobetzeko» asmoz. Haien eskaerei erantzuteko dozenaka ekintza adostu dituzte «mugarri» den proiektu honetan.

[Galeria] Izpiritu txarrak sutan erre dituzte oiartzuarrek

Atzoko gau euritsua argitu zuten San Joan suek, herriko baserri, belardi eta plazak oiartzuarrez bete ziren, lagun eta festa giroan eman zioten ongi etorria udari.

Oarsoaldeko Harrobirak aniztasunez beteko du eskualdea larunbatean

Oarsoaldeko Transmaribollo Bizikleta Martxak eskualde oso-osoa zeharkatuko du, Donibanen hasi eta Lezon bukatuta. Tartean, herriz herri, harrera egingo diete martxalariei.

[Argazki galeria] Uda ospatzen hasi dira Lezon

Espero zen euriarekin, arrats-gau ederra izan zen atzo Lezoko plazan bizitakoa. Dantzan egin diote harrera udari.

Lezoko udalekuen balorazio "oso positiboa" egin dute gurasoek

Zortzitik gorako puntuazioa (hamarretik) eman diote, orotara, egitasmoari. Asko izan dira "ordutegi zabalagoa" eskatu dutenak.

Ormazabal eta Urbieta, eskuzko pasakan Gipuzkoako txapeldun

Atzo eguerdian lehiatu zuten Kontzejupean Eskuzko Pasakako Gipuzkoako Txapelketaren finala. Ia bi ordu iraun zituen lehiak.

Ondare naturala ezagutzeko doako bisita gidatuak eskainiko dituzte

Orotara, doako lau bisita gidatu eskainiko dituzte udan zehar Aiako Harria gune naturalean eta Lau Haizeta parkean.

Oiartzungo Asanblada Feminista: “Eroso ez bazaude erasoa da”

Gaur arratsaldean agerraldi feminista egin dute Oiartzungo Asanblada Feministako kideek herritarrez lagunduta. Feminismoaren ‘konplize’ izatera animatu nahi izan dituzte herrikideak.

Euskaraldiaren entrenamendua, jaien bitartean

Euskaraldian bezala ahobizi, belarriprest edo hikalagun rolen artean aukeratu ahal izango da. Pegatinak txosnetan egongo dira eskuragarri.

Bekoerrota Kiroldegian mantenu lanak egingo dituzte

Hilaren 8tik 12ra bitarte Lezoko Udal Kiroldegia itxitan egongo da. Bazkideek Donibaneko Kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute.

Launaka lortu ditu Pasaia Kayakek asteburuko emaitzarik onenak

Gazte Promesen Espainiako Txapelketan lorpenik handiena lau neskek lortu dute: Maialen Vitoria, Irati Herce, Noa Revuelta eta Enara Nuñezek.

Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoiak baditu txapeldunak

Caetano eta Etxeberria (gaztetxoen kategorian) eta Etxabe eta Etxabe izan ziren Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoiaren irabazleak.

Datozen egunetan bi final handi, Oiartzunen

Gaur bertan, pasaka eskuz modalitatean, Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko da. Asteazkenean, berriz, VII. Gipuzkoako Txapelketako finala.

'Holi' festa egin dute 200 haurrek, aurtengo udalekuei agur esateko

Lezoko Udalak antolaturiko udalekuen azken egunean, koloreen festa eta 'lipdub'-a egin dituzte Herri Eskolako jolastokian.

Gehiago