2023/1

Nexgraffena, munduko ehun pareta mural onenen artean

Street Art Cities mundu mailako plataformak 2022an proposaturikoen artean dago Nextor Otañok Ziritza etxean egindakoa. Bozketa zabalik da.

Eguzkik uhin elektromagnetikoak neurtu ditu gune zaurgarrietan

Errenteria-Oreretako erdiguneko gune zaurgarrietan neurketak egin ondoren, emaitzak kezkagarriak direla azaldu du talde ekologistak.

Herriondon ehiza debekatzea eskatu du Elkarrekin Gipuzkoak

Taldeak Herriondon 81 ehiza postu daudela azaldu du, eta han izaten diren oinezkoen segurtasuna zalantzan dagoela.

Pasaia "zahartze prozesu azkar batean" murgilduta dago

Antxo da 2022an gehien hazi den barrutia, eta ondotik Trintxerpe; sanpedrotar eta sanjuandar gutxiago daude. Denak, geroz eta adinduagoak.

[Galeria] Urtea bukatzeko, gogoz lasterka

Dozenaka eta dozenaka haurrek parte hartu zuten, 2022ko azken egunean, Lezoko Haurren VI. San Silbestre lasterketan.

Hemen da XII. Mitxintxola mendi lasterketa

Hilaren 15erako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako muinora igoera. Dagoeneko izena eman daiteke online.

Gamon ikastetxeak 'Zurekin batera goaz!' lemapean ospatuko ditu 50 urteak

Urteurren biribila behar bezala ospatzeko askotariko ekitaldi eta ekintzak egingo dituzte datozen hiletan.

Etxebizitza Bulegoa 2022

Etxebizitza Bulegoak 221 maizterri eman die zerbitzu

Oiartzungo 55 etxejabek bideratu dute beraien etxebizitza bulegoaren bidez. Une honetan 32 maizterrek behar dute alokairu soziala, azaldu dutenez.

Azken bi erailketa matxistak salatu dituzte errenteriarrek

Azken egunetan Euskal Herrian izandako bi erailketa matxistak salatzeko protesta egin zuen ostiralean Oreretako Mugimendu Feministak.

oiartzun ke gipuzkoako txapeldun

Areto futboleko Gipuzkoako Kopa Oiartzunera etorri da

Herrikide Tolosako taldea gainditu dute oiartzuarrek, gol bateko aldearengatik. Ibarran nagusitu dira oiartzuarrak.

'Toto' antzezlanaren Euskal Herriko estreinaldia, Lezon

Hika Teatroa konpainiak erabaki du Lezo izatea euren lan berrienaren estreinaldiaren leku. Igandean da emankizuna, 19:30ean.

Urtarrilaren 22an, 'Mineralen bila' mendi ibilaldia

Parketxeak Arditurrin ustiatzen ziren mineral eta meategien aztarnak bisitatzeko txangoa antolatu du datorren astebururako.

'Joanes etxera' lasterketa, etzi

Goizeko 11:00etan abiatuko da 6,5 kilometroko ibilbidea duen lasterketa. 2013an hasi ziren lasterketa antolatzen, eta aurretik haurren lasterketak egingo dituzte.

Urtarrileko beherapenetarako kanpaina abiatu du Oarsoaldeak

Garapen Agentziak datozen asteotako beherapenetan tokiko saltzaileengana jotzeko eskatu die herritarrei.

IBON ZUGASTI. TXIRRINDULARIA ETA 'INFLUENCER'-A

[Elkarrizketa] “Bartzelonan ikasten ari nintzela maitemindu nintzen bizikletaz”

Ibon Zugasti 18 urte zituela zaletu zen txirrindularitzara, eta ordutik ez da aldendu mundu horretatik. Lehiaketetan parte hartzeaz gain, gaur egun buru-belarri ari da Youtuben duen kanalarekin.

ETS taldeaz gozatzeko aukera bikoitza martxoan

Martxoaren 25 eta 26an igoko dira Lekuonako oholtzara. 'Guretzat' diskoa aurkeztuko du talde ezagunak.

Iturriotzeko bideetan egokitze lanak egin ditu udalak

Erretegin eta Sarobe Errekan zabalguneak ireki, bideak konpondu edota hoditeriak luzatu dituzte. Ia 40.000 euro bideratu dituzte lanetara.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-01-13)

Hara eta bestera mugitu beharko dute futbol eta areto futboleko taldeek asteburuan.

Hitanoaren ikasgelan sartzeko izena eman daiteke gaurtik

Urtarrilaren 26tik martxoaren 2ra bitarte izango dira datorren saioak, ostegunetan. Izena emateko formulario bat bete behar da, hilaren 22a aurretik.

Gehiago