
‘Haurren aurrean helduok heldu’ dinamika egingo dute, bigarren aldiz, hilaren 19tik 29ra. Haurrekin lotura dutenen hizkuntza ohituran eragitea da asmoa, baita eredugarritasuna sustatzea ere.

Herriko kirol elkarteak hamazazpi talde izango ditu 2023-2024 sasoian, horietatik hamar eskolakoak. Talde txikia izanagatik ere, kluba gidatzen dutenek badakite zertan eragin behar duten: harrobian.

Dagoeneko 11 egun daramate greban SCT Limpiezas Cordobako langileek eta greba mugagabera jotzea erabaki dute. Behinik, soldata kobratu arte izango dira hala.

Azaroaren 11n izango da lasterketaren XV. ekitaldia eta bi mailatan banatuta ariko dira parte hartzaileak.

Krelia Vitoria-Negrasteiz ipuin lehiaketa irabazi du errenteriarrak, euskarazko atalean.

Elikadura burujabetzan zein bestelako egitasmotan dabiltzanen topaleku izango da Alternatiben Oihartzuna. Herritarrentzako erakusleiho izango da.

Institutuaren eta ondoko aparkalekuaren inguruan dauden zuhaitzak egoera eskasean daude, eta moztuko dituzte.

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak egingo dituzte hilaren 20tik 29ra bitartean. Zer ikusi eta zer gozatu izango da barruti guztietan.

Larunbatean 300 herritar hurbildu ziren Lezoko Antzerki Testu Laburren I. Lehiaketaren finaleko jaialdi ekitaldira. Ikusleek Xabier Payaren 'Erga tibo pum' lana erabaki zuten garaile.

Txirigota jaialdiaren barruan lau talde ariko dira larunbatean Lekuona Fabrikan.

Gaur goizean inauguratu dute bi eguneko jardunaldia. Islandiarrekin lotura berezia izango du faktoriak aurrerantzean.

Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean, 'Okupazioarekin amaitu, Palestina askatu!' lelopean.

Bi asanblada ireki deitu ditu herriko mugimendu feministak, "guztiontzako". Lehena larunbat honetan bertan izango da, Bekoz Bekon.

Hamabi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietako bost izan dira oiartzuarrentzako. Bi kanporaketetan, aurrera.

Gaur egingo du Oreretako Asanblada Feministak batzar hori, 19:00etan hasita, Reina aretoan.

Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiek garaipena lortu dute, Karla Lekuonan. Areto futbolekoek Eguzkiri jipoia eman diote.

Munttarperen emakumeen talde nagusiak garapen sendoa eskuratu du Bekoerrotan. Areto futboleko bi taldeek, galdu.

Oiarpeko pilotariek hamabi norgehiagoka izango dituzte asteburuan, horietako bi Madalensoron. Atzo partida bat jokatu zuten Bergaran.

Hilaren 31ko kale festa prestatzeko materiala biltzen hasiko dira Gau Beltzaren antolatzaileak. Hilaren 16tik 20ra jasoko dituzte osagaiak.