Euskaraz bizitzea helburu behinena bihurtuta

Hamaika dira euskara lehen lerroan jartzea erabakitzen duten herritarrak, euskaraz bizitzea helburu bihurtuta. Batzuk ikasi, besteek hobetu, Ane Espina eta Pili Saez de Egilaz horren adibide dira.

2023ari 'agur' esateko eta 2024ari 'kaixo', ia 30 ekitaldi

Eguberrietako egitaraua aurkeztu du gaur udalak. Bertan ohiko osagaiak daude, tartean Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Jordanetik Mediterraneo itsasorainoko Palestina askea aldarri

Fayez Badawi ekintzaile politikoak hitzaldia eman zuen astelehenean, Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta. Lepo bete zen Reina aretoa hura entzuteko.

Duintasuna: "Lotsagarria da Iztietako anbulatorioaren egoera"

Batzarrera deitu du pentsiodunen elkarteak astelehenean, Iztietako anbulatorioak bizi duen egoerarekin kezkatuta.

'Ametsetako lurra ereiten' jarriko dira

Giza Eskubideen Jardunaldien bederatzigarren ekitaldia egingo du udalak hilaren 9a eta 16a artean, 'Ametsetako lurra ereiten' lelopean.

nekazariak oporrak oiartzun

Nekazari eta abeltzainek oporrak hartzeko zerbitzua, martxan

Oiartzungo Udalak zerbitzu berria jarri du martxan: lehen sektoreko bajak eta oporraldiak ordezteko zein eskulan estra eskatzeko aukera. Sektore «derrigor» zaindu beharrekoa da udalarentzat.

a30 greba oiartzun

Bestelako zaintza ereduaren aldarria entzun da Garesen, Oionen... eta Oiartzunen

Mobilizazio eta ekitaldi andana egin dituzte greba feministari lotuta, zaintza eredu publiko-komunitarioa eskatzeko.

Aurrekontu proposamenari osoko emendakina aurkeztu dio PSE-EEk

Sozialistek, gainera, hamar emendakin ere aurkeztu dizkiote aurrekontu proposamenari; milioi bat eurokoak dira emendakin horiek.

'Gabon magikoak', magia eta musika uztartuko dituen ikuskizuna

Oraingoan ere, proposamen originala egin du EMKE Musika Bandak, eta magia eta musika uztartuko dituen emanaldia antolatu du hilaren 17rako.

Herriko establezimenduei esker on mezua Institututik

Lezo Institutuko DBH4ko ikasleek esker on sentikorra helarazi diete herriko merkatariei, zozketarako saskiak osatzeko emandako laguntzagatik.

ehuntze artisau azoka 2023

Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntzen, datorren astean

Hilaren 18tik 23ra bitartean, Beheko Plazako espazioan zortzi artistaren lanak aurkitu ahal izango dira, baita altzari zaharberrituak ere.

Hilaren 23an, muxikoak Donibanen

Dantzak Donibaneko Santiago plaza hartuko du hilaren 23an muxikoekin, 12:00etan. Euria egiten badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.

kuadrillategi 2023 guraso bilera

Kuadrillategiko guraso bilera egingo dute asteartean

Gurasoek dinamika ezagutzeko zein informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute bihar. Aurten 132 gaztek eman dute izena.

Leire Milikua

Emakume nekazariak eta parte-hartzea, hizpide Laboren

Leire Milikuak 'Lur gainean, itzal azpian' liburua aurkeztuko du ostegun arratsaldean. Emakume nekazariak itzalpean bizi direla azaldu du.

oiartzun burgos

Puntu polit batekin itxi dute denboraldiaren lehen erdia

Burgosen bisita jaso du Oiartzunek, eta bigarren sailkatuak beraien jokoa egitea zaildu arren, puntu ona eskuratu dute urdinek.

Lizeoaren urteko batzarra, asteazkenean

Asteazkenean urteko batzarra egingo du Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin nagusiko liburutegian, 18:00etan. Autobusez joateko aukera izango da bertara. 17:30ean aterako da San Pedrotik, eta ohiko geldialdiak egingo ditu.

Haur eta nerabeekin lan egiten duten hezitzaileei begirakoa da saioa.

Yoga eta artea eskutik, naturaren zaintza sustatzeko

Haurrei begirakoa da YogArt tailerra, zehazki 6-10 urte artekoei zuzendua. Urtarrilaren 2tik 5era izango da Lekuona Fabrikan.

Sega Sund Killers (Irudia: SSK/Gorka Bravo)

Sega Sound Killers eta Sofaren kontzertua, ostiralean

Oarso Musika elkarteak antolatu du kontzertua. Sarrerak 10 euroan dira salgai.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea, ostiralean

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deitu du protestara. Palestinako banderak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko ere eskatu du.

Gehiago