
Hamahiru bikotek hartu dute parte marmitako txapelketan santakrutzen barruan. Bazkal ostean ezagutaraziko dituzte irabazleak.

Musika emanaldi andana gaur, Atlantikaldiaren bigarren egunean. Aywa eta Kimu Txalaparta, eta Nidia Gongora eta Olaia Inziarte ariko dira Itsasargi Nagusian.

Oiartzun Nafarroako Erresumara bueltarazi zuen Libourneko Ituna ospatuko dute, egitarau zabalarekin. Bi egun lehenago, gertaera azalduko duen hitzaldia egingo dute.

Goizeko ganadu feriaren ondoren, herritarrek bazkaria egin dute, baserritarrak lagun. Arratsalderako egitarau zabala antolatu dute herrian.

Erretiroa hartzeko zorian dago Elena Vazquez. Lau hamarkadatik gora aritu da euskara irakasten; hainbat euskaltegitan aritu da, eta azkeneko geltokia Errenteria-Oreretako Xenpelar-AEK du.

Euskara ikasteko ateak zabalik dituzte Errenteria-Oreretako euskaltegiek.

Euskal baleazaleen helmuga kutunetako bat izan zen Islandia mendeetan. Bi herrion itsas kultur-ondarea berreskuratzeko proiektu batean parte hartuko du orain Albaolak.

Martxan da Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria, eta zabalik izen-ematea. Eskolaren aterkipeko abaguneak goraipatu dituzte parte-hartzaileek: «Emakumeen artean konplizitate berezia dago».

400 bat izango dira etziko artzain eta inudeen segizioan aterako diren lezoarrak. Urte ahulak bizi ondoren, azken urteetan herriaren atxikimendu osoa lortu du ekintzak, bai partaideen bai eta ikusleen aldetik.

Asteburuan hasiko da programazioa Axut! eta Artedramaren ‘Hondamendia’ obrarekin. Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hamarkada bat darama antzerkia herrira hurbiltzen.

Urte hasieran ezarritako egutegiaren araberako geldialdia izango da. Zerbitzu guztiak, hilaren 16an berriz ere martxan.

Gipuzkoa Batek eta Gipuzkoa Bik finalerdietako partidak jokatu dituzte asteburuan. Bi taldeek —oiartzuarrak dituzte— galdu egin dute.

2023aren bukaerarako Oiartzungo Udalaren Ongizate sailaren egoitza berria Fermiñene izango da. Hasi dira lekualdatze proiektuarekin.

Pasaiako Udaltzaingoak eman du prentsa ohar bidez gertakariaren berri, eta bertan azaldu duenez joan den larunbatean atxilotu zuen gizona 19:00ak aldera Euskadi etorbidean.

Olarri Dantza Taldeak azaroaren 18an emango du L-Ur musika eta dantza ikuskizuna, Landetxen.

Emanaldia Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian izango da, 20:00etan.

Herriko eskubaloi taldeek sasoiari heldu diote bete betean, eta orotariko emaitzak eskuratu dituzte asteburuan zehar.

VIII. Kirol Saria jasoko du irakasleak. Duela lau hamarkada hasi zen judo eskolak ematen, eta Elizaldetarrak taldea sortu zuen.

Makinak, ikastaroetako hainbat materiala erosi eta argiteriaren hobekuntza egin du udalak.

Hamabi partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan. Erdia irabazi eta beste erdia galdu dituzte oiartzuarrek.