Haurrak kuxkuxean, 2024ko udal egutegien azalean

Ager Arrietak egindako 'Kuxkuxean' irudia izango da, epaimahaiak hala erabakita, 2024ko Lezoko Udalaren egutegien irudi nagusia.

Pakistango iparraldea bertatik bertara Alito Graciaren eskutik

Argazki erakusketa egingo du bihar Urdaburu elkarteko kideak, 19:30ean hasita.

360 erantzun jaso ditu Lezoko Udalak

Azaroan herritarren kezka, behar eta desioak jasotzeko inkesta egin du Lezoko Udalak. Erantzunak herriaren kudeaketa lana hobetzeko baliatuko ditu.

Fanderiako igerilekuko estalkiko lanak, martxa onean

Lanen bidez igerilekuetarako sarbidea  hobetu nahi dute udan, baina baita bermatu, neguan instalazioak erosoagoak izango direla.

txerri eguna 2023

87 postu eta giro bikaina, Txerri Egunerako osagaiak

Txerri Egunaren egitaraua aurkeztu dute festaren antolatzaileek. Goizean zehar ekitaldiak egingo dituzte Madalensoron eta plazan.

Karnaba otxotearen Eguberriko kontzertua, igandean

Donostiako Orkestra Barrokoarekin batera ariko dira errenteriarrak Madalenaren ermitan.

Haritz Mujika kargugabetu du Amorebietak

Taldearen sailkapen egoera dela eta hartu du erabakia talde zornotzarrak. 19 jardunaldi jokatuta, Amorebieta sailkapeneko azken aurreko postuan da, salbaziotik 6 puntura.

Askotariko jarduerak Juneren Hegoak elkartearen urteurrenari ginga jartzeko

Pintxo pote solidarioa, hitzaldia, kilometro solidarioen erronka, Bizitu iniziatiba eta San Silbestre lasterketarekin kolaborazioa, elkartearen hamargarren urteurrena ixteko.

Iztietako anbulatorioan oinarrizko arreta falta dagoela salatu dute

Larunbatean, 12:00etan Iztietako anbulatorioan kontzentrazioa egingo dute Duintasunak deituta. Anbulatorioan ez omen dago pertsonal nahikoa.

Antxotarrek San Tomas eguna ospatuko dute larunbatean

Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Txistorra eta taloak, babarrun jana, kontzertu akustikoa eta elektrotxaranga, larunbateko menua.

Udal Txistulari Taldeak urteko azken emanaldiak eskainiko ditu

Etzi, igandea, euskal mitologiako kondairak musikatuko ditu, eta hilaren 24 eta 31n dianak egingo dituzte.

Asteazkenean, ezohiko udalbatzarra

Datorren asteazkenean, hilak 20, ezohiko udalbatzarra egingo da Pasaiako udaletxean, 18:00etan. 8 puntuko gai zerrenda osatu dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak astelehenetik salgai

Urtarrilaren 5ean 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian Zortzi euroko prezioa dute sarrerek.

Jendaurrean aurkeztu dute Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatua

Krisi garaietan, etxebizitzak jabe txikientzat duen balioaz eta horien inguruan hartutako neurrien inguruan aritu ziren.

Trintxerpetarren San Tomas eguna, igandean

Trintxerpetarrek igandean ospatuko dute San Tomas, Ekaitza Gazte Taldeak antolatuta. 11:30etik aurrera bilduko dira Azkuene parkean.

Lehen arreta osasuntsu baten alde, kalera

Elkarretaratze jendetsua egingo dute bihar, 12:00etan Iztietako anbulatorioaren aurrean.

Palestinaren alde kalea hartuko dute berriro

19:00etan elkartuko dira Zumardian. Dinamikak halaber, Palestinako banderak balkoi eta leihoetan jartzeko eskatu die herritarrei.

Abesbatzen Eguberrietako kontzertua, astelehenean

Hilaren 18an, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute Illumbe eta Ibaiertz abesbatzek Pasai San Pedroko parrokian, 20:00etan.

Musikaz betetako igandea izango da

Herrian Karnaba otxoteak, Donostiako Orkestra Barrokoa eta Udal Txistulari Taldea arituko dira.

Euskal disko eta liburuak Kultur Aretoan

Gaur zabalduko ditu ateak, Kultura Aretoan, 2023ko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hilaren 23ra arte bisitarien eta erosleen zain izango dira.

Gehiago