
'No te pierdas nada' –Etzazu ezer galdu– lanak irabazi du. Egilea Cristobal Aguilo Dominguez da, Cartagenakoa (Murtzia, Espainia).

Maialen Mazonen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan. "Nazkatuta" daudela argi utzi nahi izan dute.

Urmuga festibalak eta Kilometroak ikastolen festak egun osoko jaialdia antolatu dute Orereta Ikastolaren komunitatea omentzeko.

Errigorako zazpi ekoizle eta Euskal Herriko hogei jantoki elkarlanean arituko dira, tartean, Orereta Ikastola. Irailean jarriko dute martxan proiektua.

Laugarren June Sanchez Tolaretxipi bekarako deialdia zabaldu dute Juneren Hegoak elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak.

Udako azoka pixka bat aurreratuko da, eta larunbat goizean herriko ekoizleek beren produktuak salduko dituzte, Kontzejupean, ohi bezala.

Urte hasieratik zekien Ertzaintzak ustezko hiltzailea urruntze agindua urratzen ari zela. Gernika eta Biterin elkartuko dira pasaitarrak.

Bigarren indarra EAJ izan da San Pedro eta Donibanen, eta PSE-EE Trintxerpe eta Antxon. 500na boz-emaile galdu dituzte PSE-EE eta Podemosek.

Herritarrek babes handia erakutsi diote EH Bilduri atzoko hauteskundeetan. Babes horrengatik, esker ona azaldu die herritarrei koalizio subiranistak, eta bide egiten jarraituko duela hitzeman.

Lau barrutietan irabazi izanagatik asebete da Teo Alberro EH Bilduren alkategaia. Indar nagusia izan badira ere, kezkatuta du abstentzioak.

Txostek antolatzen duen txapelketa herrikoiko hiruna partida jokatuko dituzte gaur eta bihar. Gipuzkoako txapelketako beste batek osatuko du kartela.

Enpresa eta merkatarientzako saioa udako oporraldia pasatu arte atzeratzea erabaki dute. Bertan parte hartzera animatu dituzte.

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Lasterkari guztiek domina bana jasoko dute, eta askotariko sariak izango dira.

Hirugarren honetan ere zaintza izango dute hizpide. Ordu eta erdiko bilkura izango da, arratsaldean egingo dute.

Gaur beisbol partida jokatuko dute Pisbe auzoan. Uztailaren 4tik 13ra, berriz, 3x3 saskibaloi txapelketaren txanda.

Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean ordutegi berria izango du liburutegiak. Bost jaiegunez itxita egongo dela iragarri dute.

Arizmendieneko sarreran kokatuta egongo da turismo bulegoa. Irteera, txango eta abarren berri emango diete Oiartzun bisitatzen dutenei.

Soberan geratu zaion artilea jasotzea nahi duenak hitzordua hartu beharko du lehenagotik. Baldintzen berri eman dute.

Asteazkenetik ezingo da ibilgailuarekin sartu Arraunlari kalean, San Pedroko kaian, Torreatzean eta Ondartxo pasealekuan. Hospitalilloko kaiaren barrualdean aparkaleku bat egokituko dute.

Frantziako Tourra bi egunetan igarokoa da Errenteria-Oreretatik, igandean (uztailak 2) eta astelehenean (uztailak 3), eta horrek eragina izango du trafikoan zein mugikortasunean.