
Igandean 09:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dituzte bozkatzeko eremuak. Hortik aurrera emaitzen berri ematen hasiko da HITZA.

50 bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur Antxon. Langileen Batzordeak erabakitako dinamikarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Sabadell banketxeak etxegabetu nahi duen bizilagunak, jasotzen ari den elkartasuna eskertu du.

8.249 oiartzuarrek izango dute igandean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Udalak hautes-mahaien berri eman du.

Arragua berria ezagutzeko lehen parte hartze saioan ehun pertsonatik gora izan dira. Datorren astean bi saio gehiago egingo dituzte.

Santa Ana ermitako atea konpontzeko asmoz, barrutiko emakume talde batek egitasmo solidario bat abiatu du. Denda bat zabaldu dute Donibane kalean, maiatzean azoka bezala kalera aterako dutena.

Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuen Etxetxok liburua. Kultura Aretoan eros daiteke Miguel Angel Barcenillak egindako lana.

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan badian. Bihar (larunbata) sailkapen estropadak izango dira, eta etzi finalak.

Datorren astearte eta ostegunean izango dira ipuin kontaketak Manuel Lekuona udal bibliotekan, Pello Añorgaren eskutik.

Salaberria Gonzalez anaiek duela sei urte jarri zuten 1545 argitaletxea martxan. Hobby modukotzat dute, eta tamaina txikia dutelako, lan hautatuak argitaratzen dituzte.

Aldakoeneak ateak zabalduko dituelako "pozik" azaldu da PSE-EE, baina aldi berean, "atzerapenarekin" datorrela irekiera hori iritzita, kritiko EH Bildurekin eta bere kudeaketarekin.

Urdaburu Mendizale elkarteak ez du atsedenik hartzen. Bi irteera programatu ditu datozen asteetarako; lehenengoa martxoaren 2an egingo du, ipar martxa irteera, zehazki.

Ostiralean —hilak 23— egingo dute lehenengo bilera. Pasa den urtean 68 haur jaio ziren Oiartzunen, eta haien gurasoak gonbidatu dituzte.

Trintxerpeko alkateordetzan izango da emanaldia, ostiralean. Easo Musika Eskolako ikasleak ere igoko dira oholtzara pasaitarrekin batera.

Eguerdian izango da dantza saio irekia, Santiago plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso matxista salatu eta berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin du. Bat egin du gaurko elkarretaratzearekin eta dei egin die herritarrei bertan parte hartzera.

Larunbatean txokolatearekin eskulanak egiteko tailerra antolatu dute. Ostegunean bukatuko da izena emateko epea.

Xenpelar Etxean izango da asteartean, hilaren 27an, 19:00etan.

Gaur Antxon, etzi Trintxerpen, 28an San Pedron eta martxoaren 1ean Donibanen izango dira batzordeak. Txikiren bakarrizketa, 29an Antxon.

Bihar (asteartea) izango da entrenamendu irekia, Bekoerrotan (19:00). Munttarpeko Gazte Mailako neskek ere parte hartuko dute.