
Lezoko udal gobernuak oso baikor baloratu du Ernairen Gazteon Eskutik topaguneak herrian utzitako arrastoa, eta eskerrak eman dizkie antolatzaileei eta parte hartzaileei.

Tabu Demons elkarteak antolatu du jaialdia, sarrera doakoa da, eta trukean, bertaratzen direnei iraungitzen ez den elikagai kilo bat eramatea eskatu diete.

Uda honetan 300 haur errefuxiatu sahararri egin nahi diete harrera, eta horretarako "familia piloa" falta dituztela jakinarazi dute.

'Garaituak eta esklabotuak. Bortxazko lanak Lezon (1939-1942)' liburua hilaren 11n aurkeztuko du Etxetxok, egilearen azalpenekin.

Gazteon Eskutik ekimenaren gaineko balorazio "oso positiboa" egin du Ernai gazte antolakundeak, eta eskerrak eman dizkie lanean aritu diren milaka txandalariei eta Lezoko herriari: "Zuek gabe ez litzateke posible izango".

Kamelamos Adikerar Ijito Elkarteak Errenteriako Ijito Herriaren Nazioarteko lehen eguna ospatuko du apirilaren 8an. Datorren asterako, egitaraua zabala ondu du elkarteak.

Euskal Herri osoko gazte independentistak etorri dira gaurkoan Lezora. Eguraldia ez dute lagun izan, baina gazteak zoriontsu daude, eta ikasteko prest.

Gaurtik (hilak 29) hilaren 31era arte Ernai gazte antolakundeak antolatutako 'Gazteon eskutik' topagunearen lekuko izango da Lezo.

Ikerketa Soziolinguistika Klusterrak egin du. Lezoko euskararen kale erabileraren datuak %29,1ean kokatu dira, zifra hori azken hogei urteetako baxuenetako bat delarik. Datuek "kezkarako arrazoiak" sortu dituzte.

Musika taldeko sei kide eta kide ohik epailaren zitazioa jaso dute, Guardia Zibilaren txosten baten ondorioz. Maiatzaren 6an, epaitegira joan beharko dira.

Plazako establezimendu batean egingo dituzte grabaketak, ostiralean. Grabatzeko taldeak dituen logistika beharrak direla eta, ezin izango da plazako eremu mugatu eta balizatuan aparkatu.

Lezo-Jaizkibelek antolatuta, mendi lasterketetan palmares handiena duen euskal korrikalaria Gezala auditorioan izango da, 19:30ean.

Larunbatean zenbait mozketa izango direla aurreratu du Pasaiako Udaltzaingoak.

Joan den astean izandako eraso matxistari aurre egiteko elkarretaratzean izango dira aldundiko ordezkariak. 19:30ean da mobilizazioa, plazan.

Autodefentsa feministaz mintzo den liburua aurkeztuko dute ostegunean; hilaren, 29an Josefina Lamberto zena izango da protagonista.

Sakelakoentzat abiadura handiko 4G eta 5G zerbitzuak ezartzeko lanak egingo dituzte hainbat operadorek datozen asteetan.

Indarkeria matxistari lekurik ez uzteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du udalak, eta bat egin dute bihar egingo den elkarretaratzearekin. Erasotuari ere elkartasun beroena helarazi diote.

Areto futboleko talde nagusiak Donostian porrota jaso du, eta lidergoa galdu. Futboleko talde nagusientzako asteburu biribila izan da.

Txalo zaparrada artean jaso zituzten antzezle eta abeslari pasaitarrak Niessenen. Urte bukaeran emanaldi berri bat aurkeztuko dutela iragarri berri du taldeak.

TEKS elkarteak udalarekin elkarlanean arrakala teknologia txikitzea helburu duten tailerrak antolatu ditu berriro. Hiru tailer egingo dituzte.