
Albaola Itsas Kultur Faktoriak Hazibegi jaialdiari emateko kontzertua jasoko du igandean. Bi herrialdeen arteko lotura historikoa balioan jarriko dute.

Larunbatean jokatuko dute txapelketa hori, Beraungo pilotalekuan, 10:30ean hasita.

Haurdunaldiko, erdiondoko eta jaioberrien heriotzen dolua ikusgai egiteko mundu eguna da hilaren 15ekoa. Argazkirako deia egin dute Aitziber Araolazak eta Maddalen Iriondok.

Plataforma guztietan dago eskuragarri abestia; bideoklipa, aldiz, YouTuben ikus daiteke. Julen Adurizek ekoiztu du kantua.

Mintzalagunean izena emateko epea hilaren 18an itxiko dute ofizialki, baina urte osoan zehar dago bat egiteko aukera. Baldintza bakarra, euskaraz aritzeko gaitasuna izatea da.

Pertsona nagusien behar eta dinamikak "hobeto ulertzeko" diagnostikoa abiatu zuen udalak uda hasi aurretik. Azken hiletan zenbait bilera egin dituzte, eta datozen asteetan beste bi hitzordu izango dira.

Eskola Igeriketa kanpaina martxan da, eta horren barruan, datorren ekainera arte, 350 haur baino gehiago ariko dira ikastaroetan.

Oiartzungo mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du udalak. 18:30ean izango da, herriko plazan.

II. Garagardo Festa antolatu dute Alaberga auzoan urriaren 17tik 20ra. Hogeita bat garagardo dastatzeko aukera izango da, horietatik zazpi, berriak.

Herrialdeko txapelketako final-laurdenetako saioa egingo dute Lekuona Fabrikan, 17:00etan hasita. Sarrerak eskuratzeko aukera, zabalik.

Azaroaren 11 arte izango da ordainketak egiteko borondatezko epea indarrean.

Ipuina eta abestia dira hurrenez hurrez hilaren 13an (igandea) Landetxen aurkeztuko dituztenak. Sarrerak aurrez hartu behar dira.

Larunbatean bete zituen 100 urte errenteriarrak. Hogeita hiru urterekin heldu zen udalerrira Astitz herritik.

Areto futbol taldeek eta Munttarperen bi talde nagusiek garaipenak eskuratu dituzte. Allerruren emaitzetan, denetik.

Hil honetan ate irekiak egingo dituzte ludotekan. Hortaz gain, gau beltza prestatzeko tailer ugari egingo dituzte.

Bost euroan jarri ditu salgai loteria txartelak arraun elkarteak; horietatik euro bat elkartearentzat dohaintza da.

Areto futboleko Gaintxuk eta Jaixkik gaur hasiko dituzte euren ligak, biek ala biek etxean.

Jordi Corominas filosofian doktoreak eta liburuaren idazleak egingo du aurkezpena Orereta Laikoa taldeko Jesus Gonzalez Estebanekin batera.

San Fermin Txikien balorazioa egin, eta aurrera begira jarriko dira. Batzordearen araudi berria bozkatuko dute. Inplikazioa eskatu diete antxotarrei.