
Ardi Latxa elkarteak deituta, 700 lagun baino gehiago bildu dira Done Eztebe plazan. Euria hasi badu ere, festa ez da gelditu.

Gaixotasun baten ondorioz zendu zen bart oiartzuar mendizalea. Euskal Herriaren historiako mendiko eskiatzaile onena izan da Zubizarreta, emaitzei dagokienez.

Done Eztebe plazan, Zimitiyuan eta Adinekoen egoitzan ez zen girorik falta izan atzokoan.

Elkarretaratzea egingo dute bihar (hilak 6) Errekalde hotelaren parean. Beltzez jantzita joateko deia egin dute.

Biyurrienea Gazte elkarteak antolatu du Xanistebanetako Gazte Eguna. Aurten herriko bi presori eta Errigorari bideratuko diote bildutako diru guztia.

Bost aldiz txapeldun Inko Mujika izan zuen aurkari finalean Bienzobasek. Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, txapela jantzi zuen. Bestalde, Iñigo Perez izan zen marka hoberena egin zuen errenteriarra.

Goizeko 10:15 inguruan gertatu da ezbeharra GI-636 errepidean, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Eusko Label ligan aritzen den Libia ontzia hamaikagarren izan da bi jardunaldietan. Euskotren ligan Hibaikak seigarren postuari eutsi dio. ETE ligan Batelerak bosgarren izan ziren larunbatean Oria ibaian eta KAE2 ligako Hibaikak ere postu bera lortu zuen Mundakan.

Gomur taldeko Sergio Trueba izan da txapelketaren irabazlea. Oiartzuar azkarrena, berriz, Ekaitz Iñigo de Miguel izan da.

Lehenbizikoz, bi sokatan aritu dira lehian. Gainera, lehen aldiz ere emakumeak auzoka osatu dituzte taldeak.

Xanistebanetako egunerako prestaketak finduko dituzte arratsaldean, eta ordurako ardurak banatuko. Elizaldeko frontoian geratu dira.

Madalenetan omenduko duten DYA elkartearen ordezkariei harrera egin diete gaur eguerdian Errenteriako Udalean alkateak eta udalbatza osatzen duten alderdietako ordezkariek.

Sozialisten esanetan, EH Bilduk ez du "kudeaketarako gaitasunik", ezta "lidergorik" ere.

Datorren asteazkenean, hilak 19, izango da azkeneko hitzordua. 'Haragizko mamuak' izango dute hizpide, idazlea bertan izango dela.

"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.

Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da; Erdialdekoa, aldiz, 20an. Bilera hauetan auzokoen kezkak eta premiak bildu nahi dituzte.

Herriarteko partidez gain, beste zazpi norgehiagoka jokatuko dituzte. Gazte eta kadeteetako final bana jokatuko dute, bihar.

Gaur izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubaren azken saioa. 19:45ean izango da, Trintxerpeko liburutegian.

Oiartzungo Gazte Sortzaileek kabaret emanaldia antolatu dute hurrengo ostiralerako. Sarrerak salgai daude.

Utzailaren 25ean egingo dute bazkaria, eta txartelak Arkaitza eta Desira tabernetan, eta Orereta Ikastolaren Esmalteriako bulegoan eros daitezke.