2025/1

Saharako bizipenak kontatuko dituzte Bixi-Bixiko kideek

Hilaren azken egunean egingo dute ekitaldia, eta Oporrak Bakean programaren informazioa ere emango dute.

Eneko Bidegain Aire. Idazlea

«Egiten zituen hautuak herri ikuspegiaren araberakoak ziren»

Kepa Anabitarte trintxerpetarraren bizitza jaso du Eneko Bidegain idazleak 'Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia' liburuan.

IRAITZ ARABOLAZA ETA AINARA LOPEZ SORTZAILEA ETA PAREAN ELKARTEKO KIDEA

«Hemengo kasuak dira denak, gure bizilagunenak»

Hilaren 7an inauguratu zuten 'Hain gertu eta hain urrun. Migrantas' erakusketa Hondarribian. Hilabete batez izango da ikusgai Emeki elkartean. Emakume migratuekin egindako lanaren emaitza da.

Dantza, espazioak partekatzeko aitzakia

Dantzarako, elkar ezagutzeko eta espazioak konpartitzeko helburuarekin abiatu zuten Igandeak Dantzan iniziatiba 2023. urtean jubilatuei begira. Igandean izango du urteko lehen saioa.

Joxemari Mitxelena Kazabon. Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente hautagaia.

"Probintzia bakoitzetik ateratzen den haize hori jaso nahi dugu"

Lau urtean behin egiten dira Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentetzarako hauteskundeak. Joxemari Mitxelena Kazabon oiartzuarra da, eta presidente posturako lehiatuko da bihar ‘Pilota 7 Haizetara’ taldearen izenean.

Sahararen egoera aurkeztu du Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak hiru ataletan banatu zuen atzoko hitzaldia: Saharako egungo egoera, abenduan egindako elkartasun bidaia eta Oporrak Bakean programaren aurkezpena.

Auzo guztietara iritsi da Wifi4EU sarea

Auzo guztiek dute Errenteriako Udalak bultzatutako wifi sare horren bidez interneterako doakoa sarbidea.

Elkartasun jaialdia antolatu du Jardun koordinakundeak larunbaterako

Aske antolakundeak 2023ko urte amaieran Zaballako espetxera antolatutako martxaren testuinguruan jasotako isunei aurre egiteko baliatuko dute jasotako diru guztia.

'Hain gertu eta hain urrun'

Bihar (hilak 24) Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek Ainara Lopez eta Iraitz Arabolazari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.

Gaztagintza eta arkumeak bertatik bertara, Eguzki Bordaren bisita gidatuan

Bisita gidatua egingo du Eguzki Borda gaztandegiak otsailaren 2an, igandea, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. 

Palestinako su etenaren alde, elkartasun argazkia

Ostiralean –hilak 24– izango da hitzordua, 18:15ean, Landetxeko muralean. Banderak eta kufiyak eramateko deia egin dute.

Girizia Mendi Taldeak ibilaldia egingo du Oiartzundik Lesakara

Hilaren 26an –igandea– izango da irteera, eta izena aurrez eman behar da hilaren 22a baino lehen. 25 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan.

Hikaren 'Zorretan', igandean Donibanen

Hika Teatroak 'Zorretan' antzezlana interpretatuko du hilaren 26an Juanba Berasategin, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Bibe atarian.

Muxikoak bueltan dira

Pasaitarrek urteko lehen dantzaldiaz gozatu ahal izango dute larunbat honetan. Topaketa Donibaneko Santiago plazan izango da, 12:00etan.

Oarsoaldeak Energia Bulego berria ireki du Pasaian

Garapen agentziak Trintxerpeko Merkatuan kokatu du bulego berria, eta asteartero artatuko dituzte herritarrak, 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara.

Tripontziaren zozketarako txartelak eros daitezke oraindik

Hilaren 27an –astelehena– egingo dute zozketa, baina Oiartzungo Gure Esku Dagok txartelak erosteko aukera emango du ostiralean.

Hitza

2024 osoa, HITZAren Urtekarian

OARSO BIDASOKO HITZAk 2024ko albiste nabarmenei tartea egin die Urtekarian. Hemen sartuta hori eskuratzeko aukera duzu.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-01-21)

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Pasaiako kirol talde guztiak lehian dira denboraldiaren bigarren erdiari ekiteko.

Euskaraldia antolatzeko bilera egingo dute hilaren 28an

Udaletxeko bilera gelan izango da hitzordua, 17:00etan. Euskaraldiaren ekarpena baloratu eta lantaldeak sortuko dituzte.

Gehiago