2025/1

Zaintza lana duintzeko borroka

Greba mugagabea hasi zutenetik 57 egun pasa dira. Euren lan baldintzetan atzera urratsik ez egitea eskatzen ari dira Sanmarkosene egoitzako erizain laguntzaileak joan den azaroan abiatu zuten borrokaldiaren bidez.

Ikerne Zarate Gartziarena

Harremanak sendotzeko, Oiartzun Irratia Ga-La

25 urte betetzeaz gain, saio, kolaboratzaile eta webgune berria ditu irratiak. Eraldatu egin nahi dute, eta une aproposa iruditu zaie ekitaldi bat egiteko. Hilaren 24an izango da, Landetxen.

Javier Agirresarobe omentzeko zikloa antolatu du Ozzinemak

Urteko lehen seihilekoan argazki zuzendari ospetsuari eskainitako ziklo berezi bat jarriko du martxan zineklubak.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Bihartik –hilak 17– hilaren 19ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.

Odola ematera gero eta gazte gehiago hurbiltzen ari dira.

Erreserba mailak behera egin duela-eta, odola ematera deitu dute

2024an 47.000 pertsonek eman zuten odola Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 30.000 pertsonengan izan du eragina Osakidetzak azaldu duenez.

Lau ikastaro, sei tailer eta bi jabekuntza talde Eskola Feministaren eskutik

Urtarriletik maiatzera lau ikastaro, sei tailer, eta bi jabekuntza talde  jarriko ditu martxan, besteak beste leinu femeninoa, adinkeria, brikolajea, autodefentsarako estrategiak edota feminismotik amatasunak aztertzeko.

Barrexerka elkartearen 'Nahastumbury' antzezlana, Landetxen

Umorezko esketxak eta antzerkiak uztartzen dituen ordubeteko emanaldia da 'Nahastumbury'. Otsailaren 16an egingo dute antzezlana, Landetxen.

Emakumeen Etxeko lanak bukatu dituzte

Lanak egiteko lekualdatu zuen zerbitzua Emakumeen Etxeak Txirrita parketik Olibetera, eta horiek bukatuta, berriro itzuli da bere ohiko kokagunera.

Xanju Kirol Klubeko gazteak, Euskal Kros Ligako elitean

Euskal Ligako 16 urtez azpikoetan bigarren izan dira Izaro Duran Filguerias eta Jon Porta Vicente. Taldeka, mutiletan, zilarrezko domina sanjuandarrentzat.

Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo dute Lezon

Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.

Indartsu dator Jabetze Eskolaren negu-udaberriko programa

Jarduera berriekin hasiko dute urtea eskolako emakumeek. Hilaren 30era arte eman daiteke izena.

Karmele Jaio izango da Irakurketa Klubean

Pasaiako liburutegietako Irakurketa Klubaren lehenengo saioa izango da hilaren 17an. Karmele Jaio idazlea bertaratuko da, 'Maitasun kapitala' azken lanaren inguruan aritzeko. Saioa irekia izango da, 19.00etan, San Pedroko liburutegian.

Igandea, muxikoena izango da

Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta Herriko Plazan ariko dira dantzan 12:00etan hasita.

Indarkeria matxista

Aldundiak abian du Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa

Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-01-10)

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Pasaiako kirol taldeak bueltan dira urteko lehen partidak jokatzeko. 2025a bide onetik hasi nahi dute.

Tomas Garbizuko eskailerak konpontzen ari dira

Euritea zenean, eskaileretatik ura sartzen zen eraikinera. Eskailera zaharrak kendu, eta iragaizte sistemarekin berriak egingo dituzte.

Saneamenduaren arloan erakundeek "jarduera eskasa" izan dutela uste du Eguzkik

Saneamendu eta isurien arloan 2024ko balantzea egin du Eguzkik. Hiru gunetan jarri dute azpimarra.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2025-01-10)

Allerruren partida dezente igandean jokatuko dira. Munttarpeko emakumeek eta Jaixkik eskualdeko derbiak dituzte.

PSE-EEk errege desfilearen kudeaketa "kaxkarra" egotzi dio EH Bilduri

Gabonetako ekintzen gaineko kudeaketaren balorazio bera egin dute sozialistek, eta argiztapena "exkaxa" izan dela ere esan dute.

Gehiago