Sorlekura itzuliko da Eztena, hamazazpigarrenean

Eztena Jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo dute. Emanaldiak Lekuona Fabrikan, Niessen Kulturgunean eta Mikelazulo Kultur Elkartean egingo ditu jaialdiak.

Sanferminak, kartel bila

Aurtengo jaiak iragarriko dituen kartelaren bila hasi da dagoeneko udala. Maiatzaren 15era bitarte bidali daitezke lanak.

Dantzari Festaren hirugarren ekitaldia prest dute

Ekainaren 14an egingo dute Dantzari Festa Lezon, hirugarrenez, eta Lezoko Dantzazaleak elkartetik euskal dantza maite duen oro deitu dute bat egitera.

Aste Santuan ere, Aiako Harriko altxorren bila

Arditurri parketxeak eskaintza berezia antolatu du datozen egunetarako. Ohiko bisitez gain, irteera eta txango ederrak izango dira.

Bide onetik doa Errenteria 2040 prozesua

Jarraipen handia izan du Errenteria 2040 prozesuaren diagnostikoak. Orotara, ehundik gora herritarrek hartu dute parte antolatutako saio irekietan.

Euskaraldia

Argitu da misterioa: hona Oiartzungo Euskaraldiko Hamaikakoa

Hamaika egunetan zehar oiartzuarrak adi-adi izan dituen jolas bat egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Ostiralean egin zuten aurkezpena.

Gazak etorbidea du Errenteria-Oreretan

Orereta-Palestinarekin Herri dinamikak izendatu du etorbide hori Errenteria-Orereta eta Oiartzun arteko bidegorrian, Gazak bizi duen egoera ikusarazi, elkartasuna adierazi eta genozidioa bukatzea eskatzeko.

Dantzari Egunean, dantza eta sua

'Elkartasunetik elkarlanera' asteburuaren barruko Dantzari Eguna egiten ari dira gaur Oiartzunen. Bihar, 'Herri libre bat!' Eguna.

Sagardo Eguna aurkeztu dute: "Zin egiten dizuegu usadioak batuko gaituela beste behin"

Gaur aurkeztu dute Oreretako XXXVII. Sagardo Eguna. Hilaren 26rako herrigintzatik sortutako herriaren festa antolatu dute. Gurenda Erkizia eta Angel Utxa, omenduak.

"Oinarrizko zerbitzua izanik, apustu ausarta eta estrategikoa egin du udalak"

Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak. Zerbitzuaren lizitaziorako aurrekontua %56 handitu du.

Lau urtetik gorako haurrentzat, ipuin kontaketa bihar arratsaldean

Lur Kortak egingo du ipuin kontaketa Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Arratsaldeko bostetan izango da saioa.

Igandean itsas hondakinak bilduko dituzte Alabortzan

Mater Museoak hileroko itsas hondakin bilketa egingo du igande honetan. Bilketa herrikoia 11:00etatik 13:00etara izango da.

PPA portu inguruneko uren kalitatea zaintzen ari da

Hidrozikloi izeneko sistemak Lezo 1eko kaiaren gainazalean biltzen du lurrean pilatzen diren prezipitazioen fluxua, itsasora isuri aurretik tratatzeko.

Xoxolur, Oiartzundik Errenteria-Oreretara

Igandean Oiartzungo Elorrietako gaina egin zuten Lezoko mendizaleek. Martxoaren 16an Errenteria-Oreretako eskolartekoan izango dira.

Tomas eta Aritz Otxoteko Don Bosco ibilaldiaren irabazleak

Igor Amado eta Monica Lopez bigarren sailkatu ziren 1988ko 1.4S Ford Fiesta ibilgailuarekin; eta Alba Martin eta Iban Rojo hirugarren, 1977ko Seat 124D Especial ibilgailu batekin.

Bertso bazkari musikatua Bixi-Bixirekin

Donibaneko elkarteak martxoaren 8rako jarri du zita. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.

Juan Mari Beltran eta Fanny Desk, larunbatean, Donibanen

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Juan Mari Beltranek eta Fanny Deskek kontzertua eskainiko dute larunbatean Kultur Aterpean, 19:00etan.

'Dragoi-jagolea', Pasaiako Zinema Txikian

Pasaiako Zinema Txikiak 'Dragoi-jagolea' filma proiektatuko du larunbat honetan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Emozioak kudeatzen asmatzeko tresnak esku-eskura

Familian Hezi programaren ikasturteko bigarren ikastaro monografikoa izango da emozioen kudeaketaren gainekoa; hartzaileak, HH, LH eta DBHko haurren gurasoak.

'Ehiztari ehizatua', ostiralean, San Pedron

Patata Tropikala antzerki konpainiak 'Ehiztari ehizatua' antzerki familiarra interpretatuko du ostiral honetan San Pedroko frontoian, 17:15ean.

Gehiago