
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, XXXI. Sagardo Jaia egin zen larunbatean Antxon.

Alkar Txikik ikasturte bukaerako saioa egin zuen igandean. Larunbatean (hilak 6), Antxoko XXXI. Sagardo Jaia.

Ohi bezala, lau barrutietan izango dira haurren eskutitzak jasotzeko, argazkiak ateratzeko eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko.

Larunbat arratsaldean izan zen Antxoko Gure Zumardian Alkartasunaren XXX. Sagardo Jaia. Herritarren erantzuna eta giroa, bikaina.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatutako festa 18:00etan hasiko da, Gure Zumardian. Sagardoaz gain, jatekoen aukera asko izango dira.

Alkartasuna Euskal Dantza taldeak XXIX. Sagardo Festa eta San Joan besperako sua egin ditu asteburuan.

Ondarra eta Alkartasuna elkarteek antolatuta astelehenean hasiko da. EPLEk antolatzen duen Joakin Etxeberria memoriala era datorren astean abiatuko da.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Herriko palistak 2-0 nagusitu ziren finalean Andoainen aurka, eta 27 urteren ondoren berriz lortu dute txapelketa bereganatzea.

Txepetxa Elkarteak lortu du lehen saria. Antxoko Lore Txortak, aldiz, kalitate-prezioa kontuan zuen saria eskuratu zuen.

24 bikoteren parte hartzearekin hasiko du bidea aurtengo Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiak datorren astelehenean, hilaren 29an

Muturreko tenperaturen aurrean, udalak neurri bereziak iragarri ditu San Joan bezperako suen inguruan. Bost su baimendu eta finka pribatuetakoak debekatu dituzte.

Jose Antonio Zuloaga Memorialaren finalak madalenen barruan jokatuko dituzte 23 urtez azpiko eta senior kategorietan.

Bihar, hilak 4, Santa Ageda bezpera da, eta pasaitarrek koplaz beteko dituzte Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko kaleak.

Antxoko euskal dantza taldeak barrutiko tabernak bertso doinuez beteko ditu otsailaren 4an, 19:00etatik aurrera.

Goizeko etorrera Alkartasunak antolatu du, eta 11:15ean irtengo dira Usozetik. Arratsaldekoaz Basariko kideak arduratu dira, eta entsegua egin ondoren, 18:30ean ekingo diote ibilbideari.

Hogeita zortzigarrena izan da aurtengoa, eta aurreko hogeita zazpietan bezain bero egin diote harrera antxotarrek Alkartasunak antolatutakoari.

Urteroko sagardozaleen hitzordua, obrek behartuta, Biteri plazara lekualdatu du Alkartasunak. 18:00etan zerbitzatuko dituzte lehen tragoak.

Eskuz binakako Zuloaga eta palako Etxeberria Memorialen finalak jokatuko dira asteburuan. Guztira lau lehia egongo dira, maila ezberdinetakoak.

Larunbatean jokatu ziren Agustina Otaolan pilota txapelketako kimuen, infantilen eta kadeteen giro eta maila altuko finalak.