
Allerru Lagun kanpainarekin, futbol taldea indartu eta herrira gehiago hurbiltzeko asmoa du Allerru Kirol Elkarteak. Dagoeneko 175 lagun berri ditu eragileak, eta gehiagoren bila ari dira.

Allerru Kirol Elkarteak Allerru Lagun kanpainari ekin dio. Helburua da herriko futbol taldea laguntzeko prest daudenen herritar sarea osatzea

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.

Herriko kirol elkarteak hamazazpi talde izango ditu 2023-2024 sasoian, horietatik hamar eskolakoak. Talde txikia izanagatik ere, kluba gidatzen dutenek badakite zertan eragin behar duten: harrobian.

Hamalau talderekin ekingo dio herriko futbol elkarteak sasoi berriari. Horietatik sei eskolakoak dira. Intxaurdirekin akordioa egin dute, eta horrela, nesken taldeak osatu ahal izan dira.

Kimetz Garcia atzelariak sartutako golari esker eraman dute txapelketa etxera lezoarrek. Harrobiko lanaren emaitza dela esan du Allerruk.

Julen Lobete eta Imanol Ezkurdia Real Sociedad B taldeko kirolariei omenaldia egin zien atzo Allerruk. Emozioa, beste era batekoa, Plazetan.

Real Bko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailara igotzeko finaletako bat jokatuko dute larunbatean Algecirasen kontra. Herrian autobusa antolatzen ari dira.

Ohorezkoa da Allerruren gizonen taldea. Federazioak ligak bukatutzat ematea erabaki duelako, Lezoko taldea Erregional Ohorezko Mailara igor da.

Allerruk aspaldiko talde kopuru handiena izango du aurtengo futbol sasoian. Taldeak jada hasi dira lehenengo garaipenak lortzen.

Ate irekien jardunaldia antolatu du bihar (hilak 11, ostirala) arratsalderako, Plazetan, Allerru Kirol Elkarteak.

Lau sasoiko hutsunearen ondoren emakumeen talde nagusia berreskuratzea lortu du herriko futbol taldeak.

2026-2027 denboraldia hasteko gutxi falta den honetan, haur mailako nesken taldea ateratzeko jokalariak behar ditu Allerruk.

Zirraraz betetako asteburua izan da Allerru Kirol Elkartearentzat. Lezoko futbol taldeko bi ekipok asko izan dute jokoan.

Gizonen talde nagusiak mailari eusteko partida jokatuko du Plazetan; Nesken F-8 taldea, berriz, Gipuzkoako Kopako finalean izango da.

Gizonen Gorengo Mailako taldeak jaitsiera ekiditeko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Arrasaten.

Herriko futbol elkartearen talde guztiek izango dituzte partidak asteburuan, eskolakoek barne.

Gizonen talde nagusiak eskualdeko derbia jokatuko du Sanpedrotarraren etxean. Plazetan, partida bakarra.

Plazeta futbol zelaiko ateak zabalduko dizkie futbol taldeak euren proiektuarekin bat egin nahi duten haur eta gaztetxoei.

Gorengo Mailari eusteko kanporaketako itzuliko partida 2-0 irabazi zuen Allerruk, eta beraz, beste sasoi batez eutsiko dio kategoria horri.