
Lezoko liburutegiaren literatura lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 20ra arte da zabalik. Sariak abenduaren 11n emango dituzte.

Ekintza berritzailea hilaren 24an 20:00etan egingo dute. Gazteak egun horretan entzun nahi dituzten abestiak aukeratzera deitu dituzte parte hartze prozesu bidez.

Lezoko Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia egingo dute bihar (larunbat) taldeek. Pista jolasa egingo dute, herrian zehar.

Gazteekin zuzenean lan eginez, kirol ingurunean ematen diren botere harremanak, lehiakortasuna eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko estrategiak proposatzen ditu egitasmo horrek.

Korrika Gaztea egin dute agur goizean Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek. Arin eta animoso azaldu dira euskararen alde.

Astelehenetik, martxoak 9, hilaren 27ra arte izango da zabalik izena emateko epea online egiten dutenentzat; aurrez aurre egiteko epea, hilaren 16an zabalduko dute eta 27an itxi. Azken horretarako hitzordua eskatu behar da aurrez.

Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Bihar, larunbata, ekarriko du etxera Oreretako Gazte Asanbladak TindEHEr Euskal Herrian Euskaraz antolakundearen iniziatiba berria.

Gazteei begira udazkenerako elkarlanean ondu duten egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Selektibitatearen kontrako kanpaina egiten ari da azken asteotan gazte antolakundea, baita Oarsoaldean ere.

Udalak nerabeei begirako ongizate emozionala lantzeko saioa antolatuko du. Hitzordua apirilaren 17an izango da, Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, 17:30etik 19:30era.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du Lezoko Udalak

1990eko hamarkadaren hasieran Zabarre Gazte Taldeak lehenengoz antolatu zituen Lezoko Herri Olinpiadak. Orain, antza, itzultzeko bidean dira.

Juanba Berasategi aretoak Eskubidean planaren VI. saio bateratua jaso du. Pasaiako hiru ikastetxeetako 115 ikasle udal ordezkariekin bildu dira.

Oreretako Gazte Asanbladak bat egingo du ostiralean Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deitutako Azken Ostiralarekin. Ordu aldaketa egin dute, hilabete honetakoa 19:00etan izango da.

Poesia Egunen azken ekitaldia egingo dute bihar (hilak 11, osteguna) Iturriozko dorretxean. Haur eta gazteen txanda izango da.

Trintxerpe-San Pedro, Antxo eta Donibaneko udal ludoteketako matrikulak hilaren 10etik 26ra bitartean egin behar dira, eta zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko gazteei begirakoa da.

DBH1etik DBH4ra arteko ikasleek eman dezakete izena. Batxilergokoek, berriz, Faktoria izango dute euren eskura.

Ikastaroa urriaren 18tik ekainaren 6ra bitartean izango da. Izen emateak hilaren 10etik 30era bitartean egin behar dira.