
Materrek eta Laurak Batek sustatuta, bi hilabetez ohiko saltokietara ontzi berrerabilgarriekin joatea animatu dituzte herritarrak. 80 saltokik eta 1.340 lagunek hartu dute parte.

Egitasmoak itsasoaren eta ingurumenaren zaintza ditu ardatz, eta urritik abendura jarduera mordoa antolatu dituzte Pasaian herritarren parte hartzea eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeko.

Ostiralean Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiaren zortzigarren ekitaldia itxi zen Pasaian. 99.000 itsas hondakin bildu dira, 2.000 pertsonak hartu dute parte eta 106 jarduera egin dira euskal kostaldeko zortzi portutan.

Bokalek Pasaiako merkatariei begirako 'Gandik' izeneko proiektua jarriko du martxan tokiko negozioen digitalizazioa bultzatzeko eta ingurune digitalean euskararen presentzia indartzeko.

'Creme de la Creme' pintxoarekin gailendu da establezimendu hori. Horrez gain, Pasaiako I. Pintxo Ibilbidea ere egin da.

Hilaren 21ean Gipuzkoako Bakailao Pintxoen XII. Txapelketako finala jokatuko da Donibaneko Kulturgunean, 16:00etatik aurrera.

Laurak Bat elkarteak Laurak Bat izeneko azoka egingo du larunbatean (hilaren 28an) Trintxerpeko Gernika plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Eguberriak gainean dira, eta ilusioz iritsiko dira Laurak Batera. Aurten Gabonetako argietan jarri dute indar handiena, eta udalarekin sinatutako hitzarmenari balioa eman dio Mari Carmen Mogilnicki elkarteko presidenteak.

Udalaren eta Laurak Baten asmoa da Pasaiako saltokien ingurunea eta ikusgarritasuna hobetzea. Horretarako, argi berriak jarri ditu udalak.

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Laurak Batek eta Pasaiako Udalak argazki lehiaketa bat abiatu dute 2027ko udal egutegiaren azala aukeratzeko. Hilaren 31 da irudiak aurkezteko azken eguna.

Antxotarraren 'Laurak Bat dira' irudiak irabazi du Laurak Batek eta udalak antolatzen duten argazki lehiaketa. Irabazleak 500 euroko erosketa txartela bat jaso du, Laurak Bateko dendetan gastatzeko.

Xanti Esnaola antxotarrak irabazi du Laurak Batek eta Pasaiako Udalak antolatzen duten argazki lehiaketa, eta berea izango da 2026ko udal egutegiaren azala.

Ikastaroak merkatarientzat eta ostalarientzat zuzenduak daude, eta Pasaiako Laurak Bat Merkatarien Elkarteak antolatu ditu.

Laurak Bateko gure lagunekin batera zozketa eder bat antolatu dugu.

Lehentasuntzat obren balizko albokalteak gutxitzea jo dute, baita herritarrek uneoro informazioa edukitzea ere.

Urratsak berandu eman arren, "pozik" agertu dira ostalariak, udal gobernuak haien aldarrikapenekiko erakutsitako prestutasunagatik. "Komunikazio eta elkarlan gehiago" adostu dute bi aldeek.

Euskadiko Podemos/Ahal dugu-k 'Pasaiako badiaren etorkizuneko erronkak' mahai ingurua antolatuko du bihar Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan 19:00etatik aurrera.