
Bost hektareako eremua da ustiatu behar dena, eta horretarako 23.595 euroko aurrekontua dago. Proposamenak hilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira.

Lau etapatan egingo dute San Kristobal gotorlekutik Urepelera doan GR225 ibilbidea, 1938ko maiatzean 795 iheslarietatik helmugara iritsi ziren hiru presoek egin zuten ustezko bidea eginda.

OTXE klubak antolatuta, hitzordu bikoitza izango da Oiartzunen hilaren 30 eta 31n. Asteburu horretan Urkabe mendira bertaratzeko deia luzatu dute.

Parkea Bizirik Kukulunberak jaio berri diren bi urubi txiten bideoa zabaldu du. Errenteria-Oreretako errekasto baten aldameneko basotxo batean jaio dira bi txita horiek.

Igandean sona hartzen ari den mendi probaren VI. ekitaldia jokatuko da. Lasterketa 10:00etan irtengo da Listorretako aparkalekutik.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Arabako mendilerrora joango dira apirilaren 19an. Ondoren, San Asensioko Lecea upategira joango dira, berau bisitatu eta bertan bazkaltzeko.

Ander Iñarra (01:05:53) eta Iratxe Etxegoien (01:26:30) etxeko lasterkariak gailendu dira Xoxolur Mendi Klubak antolatzen duen mendi proban.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak minbiziaren kontrako lana lagunduko du, eta Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldia omenduko du.

Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Itxinako mendiguneko ibilbidea egingo dute hilaren 15ean.

17:00etan hasiko dira, Bekoerrota kiroldegian, 0-12 adi tartekoentzat izango diren lasterketa txikiak. Izena emateko aukera 16:00etan zabalduko dute.

Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Obantzeako sakanako ibilbidea egingo dute hilaren 24an.

Sasoiko zortzigarren irteera egingo du igandean (hilaren 10ean) Lezoko Xoxolur Mendi Klubak. Lasarte-Oriatik, Buruntza mendi alderako bidea egingo dute.

Nafarroa aldean izan ziren igandean Xoxolur Mendi Klubeko kideak Etxeberri eta Arakil arteko bidea egiten.

Antxoko Topaguneak Moliño Trail mendi lasterketa egingo du lehen aldiz maiatzaren 9an, barrutiko berdeguneak erakutsi eta herria aktibatzeko. Lasterketaz gain, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte.

Mikel Txintxurreta eta Imanol Muro alpinista donostiarrek 'Sehaskatik Kirgizistango mendietara' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Antxoko Kultur Etxean, 18:00etan.

Sare sozialen bidez zabaldu du salaketa. Haren ustez, animalien hobi komun bat litzateke.

Xoxolurrek Ipar Euskal Herrira egin du urteko lehen irteera. Ibilbidea egin eta gero, Urruñako pilotalekuan familia giroan izan dira.

Manttale-Xoldokogaina bidea egingo dute igandean. Lezotik autobusez joango dira abiapuntura, beraz, izena ahalik eta azkarren emateko eskatu dute.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak 2026ko irteeren egutegia argitaratu du. Urteko lehen irteera igandean (hilaren 18an) izango da.

Sasoiko bigarren irteera egin zuten Xoxolur Mendi Klubeko kideek igandean. Oiartzungo udazkenaz gozatu zuten.