
I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso zuen Metrokoadrokak, eta hiru ildorekin osatu: antzezlan bat, ikastaro-sorta bat eta oraintsu argitaratu duten euskarri fisikoa.

'Artxibo biluzia konferentzia performatiboa' taularatuko dute Usurbilen, hango udalak emandako beka bati esker sortutakoa.

21 Aulki zikloaren barruan antolatu dute erakusketa, eta urriaren 5etik 21era izango da ikusgai Oiartzungo Ehuntze Sormen Lantegian.

Euskarazko artea sustatzeko zirkuitu nazionalean, 26 artistek bere herria ez den batean egonaldi artistikoa egingo dute. Metrokoadroka kolektibo oiartzuarrak Lore More taldeari utziko dio antzezlekua.

Ura izango da Poesia Egunaren ardatza. Hiru gunetan banatuko dute, bidegorrian: irakurraldi irekiduna; herriko poetena eta kanpoko gonbidatuena.

Ostiralean hasiko da 21 Aulki, irakurketa dramatizatu batekin. Larunbatean emakumeentzako argazki saioa egingo dute, Nagore Legarretarekin.

Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbidek sortu du irudia, Xabier Leteren inizialetan oinarrituta. Iazko lan sartiuak banatu dituzte herriko ikasleen artean.

Gaur da irakurketa ariketa tailerrean izena emateko azkeneko eguna; antzerki ikastaroa urtarrilean egingo dute

Metrokoadroka kolektiboak izango du azken mikroerrezitaldia egiteko ardura, datorren ostegunean.

Igande honetan, hilaren 15ean, Metrokoadroka kolektiboaren Poza antzezlana taularatuko dute Lezoko Gezala auditorioan, 20:30ean. Metrokoadrokak, arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu du, elementu ez eszenikoetatik abiatuz eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Metrokoadroka antzerki konpainiak 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' obra eskainiko du igandean Gezalan. Familia baten gorabeherak taularatuko dituzte.

Metrokoadrokak tailerra antolatu du hilaren 18, 24 eta 25erako. Bi saio osagarri ere izango dira, Kattalin Miner eta Olatz Gorrotxategirekin.

"Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" izango du izena artelanak. Hiru lagunen harremanak kontraesanak eta umorea landuko ditu.

Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroren truke, Garmendi txokolategian.

Oiartzun-Oreretako Metrokoadroka kolektiboak eta Pez Limboren artean sortutako antzezlana etzi taularatuko dute Donostian.

Su izan nahi lana taularatuko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzungo Antzerkizale Taldeak antolatuta. Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Ander Fernandez, Asier Sarasola eta Oier Guillan ikusiko ditu ikus-entzuleak aretoaren aurrealdean, diziplina desberdinak uztartzen dituen antzezlana interpretatzen.