
Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du aurtengo Kultur Astea. Pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu dituzte.

Hilaren 6tik 15era bitartean izango dira hamahiru saioak. Musika Eskolan, Gezala Auditorioan eta Gurutze Santuaren Plazan dira hitzorduak.





Hondarribiko Musika Eskolako 2. hiruhilabeteko ekitaldien barruan, saxofoi arloko ikasleek kontzertua emango dute ostiralean, hilak 28, 18:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Ondoren, ikasle helduen topaketa izango da, 20:00etan. Bi ekitaldiak doan dira.


Caritaseko Centro Residencial Trintxer-Emekik antolatuta, txokolatada egin eta Gabon kantak abestuko dituzte kalejiran, Azkueneko Caritasetik abiatuta. 10:45ean bilduko dira.

Pasaia Musikal Udal Musika Fundazioak 2024-2025 ikasturteko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du. Eskaerak hilaren 26ra arte egin ahal izango dira.

Ganbara Musika kontzertua antolatu dute Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika eskolan hilaren 8rako.

Bihar, hilak 4, Santa Ageda bezpera da, eta pasaitarrek koplaz beteko dituzte Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko kaleak.

Arku instrumentuen kategorian lortu du saria herriko musika eskolako biolin jotzaileak. Gasteizen eman zituzten sariak atzo.

Ikasturte berria hasi du Sutargi abesbatzak, eta kantatzea gustuko dutenak bat egitera deitu dituzte.

37 urte egon da Musika Eskolan lanean, eta azken urteetan bandaren zuzendaria ere izan da. Egindako lana eskertzeko omenaldia egin dio udalak.

Idazkaritza uztailaren 29ra arte egongo da zabalik, eta arduradunek 2022/2023 ikasturteko matrikulazioa egiteko aukera luzatuko dute.

Kontzertu-audizioak, abesbatzak eta kalejirak antolatu dituzte. Ekimen guztietan segurtasun neurriak beteko direla ohartarazi dute.

Lezoko Sutargi Abesbatzak 1995ean irabazi zuen Errenteriako Gabon Abesti Sariketa. Antolatzaileek herriko korua aurtengoan parte hartzera gonbidatu dute.