papin

Antxoko ibaian izan da lehia

Txalupinen Konkista egin dute lehenengoz antxotarrek, Papineko Gazteriaren egitasmoz. Arrakastatsua izan da lehena, jakin-min handia piztu du ontzien arteko lehiak.

Txalupek Antxoko ibaia konkistatuko dute

Papineko Gazteriak Txalupinen Konkista izeneko jarduera egingo du lehen aldiz hilaren 7an, 19:30etik aurrera. Zortzi ontzi arituko dira jolasean Marealtan.

Gaztaina usainak Pasai Antxo hartuko du larunbatean

Papineko Gazteriak Gaztain Eguna antolatu du larunbat honetarako. Antxotarrek eguna jai giroan ospatuko dute, eta egun osoko programazioa ondu dute antolatzaileek.

[Argazki galeria] Giro ederra Papineko Gazteriaren lehen urteurrenean

Eguraldia lagun, jendetza bildu da Antxon gazte taldearen lehen urtemuga ospatzeko. Egitarauak arratsaldean izango du jarraipena, gaueko ordu txikiak arte.

San Tomaseko egitarauak, barrutiz barruti

Gogotsu daude pasaitarrak. San Pedro eta Antxon larunbatean ospatuko dute San Tomas, eta igandean Donibane nahiz Trintxerpen.

Gaztaina usainak Antxo hartuko du berriro, aspaldiko partez

Papineko Gazteriak Gaztain Eguna antolatu du, "garai bateko tradizioa berriro herrira ekartzeko". Hilaren 26an, larunbatarekin, izango da.

[Erreportajea] Papinen sorturikoa antxotarrei bueltatzeko

Antxok gune berri bat izango du datozen sanferminetan, Ibaiondoko zabalgunean: Papineko Gazteriaren txosna. 150etik gora gaztek bat egin dute, jaiekin lortutako dirua urtean zehar inbertitzeko.

Don Bosco eta Usoz, aparkaleku sanferminetan

Usoz egun osoz egongo da zabalik, ordu mugarik gabe. Don Bosco, aldiz, 08:00etatik 22:30era egongo da irekita, eta gauez itxi egingo dute.

Uda honetan kalera aterako dute zinema Antxon eta Donibanen

Joan den urtean Zinema Kalean egitasmoak Antxon izan zuen arrakasta ikusirik, berriro antolatzea erabaki dute herriko gazteek. Lau saio izango dira datozen aste eta hiletan.

Papinek I. Futbito Txapelketa antolatu du

Papineko Gazteriak ondutako txapelketa urtarrilaren 6an lehiatuko da, Ibaiondon. Izen-emateak Papineko Instagram kontuaren bitartez egin behar dira, hilaren 31 baino lehen.

'Kanpora sartzen' antzezlana, ostiralean Antxon

Emanaldia Antxoko Kultur Etxean izango da, 19:00etan. GIBari buruzko umorez betetako emanaldi gordin bat da, euskaraz.

Sanferminetako galeperren tiraketa salatu du Haiekin elkarteak

Elkarte animalistak salatu du hegaztiak tirokatzeko bi jarduera ilegal izan zirela joan den larunbatean Pasai Antxon.

Papin eremuak izaera industriala mantenduko du

Ez da, aurreikusita zegoen bezala, etxebizitzarik eraikiko eremu horretan, Donostiako Udalak erabaki baitu izaera industriala mantentzea.

Inaxio Esnaola
errepidea

Hasi dira Papinerako errepidea egiten

Antxoko saihesbidea eta Molinaoko industrialdea lotuko ditu errepide berriak

olatz mitxelena

Donostiako Udalak Papineko bidea egiteko proiektua onartu du

Bide berriak industrialdea eta saihesbidea lotuko ditu

olatz mitxelena
Gehiago