
Gaurkoan, modu berezian egin du Duintasunak protesta, Korrikara eraman baitu pentsio duinen aldeko aldarria. Duintasunak eta AEKk antolatu dute Gazte izanen korrika.

Zazpi urteko borrokaldi luzearen bidez hainbat lorpen eskuratu badituzte ere, oraindik orain "oinarrizko eta ezinbesteko" diren beste arlo asko zintzilik direla esan dute pentsiodunek.

Duintasunak hileko lehen asteleheneko protesta egin du eta mobilizatzen jarraitzeko asmoa berretsi du. HEL Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraitzen du pentsiodunen mugimenduak.

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa hasi du Duintasunak.

Adinekoen erresidentzietako egoera larria eta "gizagabea" lehen lerroan izan dute, zaintza publiko unibertsal duinaren bermea, pentsio duinak ziurtatzeko eskaera edota osasungintza publiko duinerako aldarria izan duten bezala.

Iztietako anbulatorioaren egoerarekin kezka azaldu du pentsiodunen mugimenduak. Urgentzietako zerbitzua gero eta prekarioagoa dela salatu dute.

Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, "gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko".

Lehen astelehenero bezala, ekainean ere kalea hartu dute Duintasunako jubilatu eta pentsiodunek bizitza duinen alde.

Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan pentsiodunek; beretzat izan dira lehen hitzak, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa.

Pentsiodun ahulenak abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretutik kanpo geratzen direla salatu du Duintasunak urteko lehen mobilizazioan, eta horiek ere neurri horretan sar ditzatela exijitu dute.

Duintasuna pentsionisten elkarteak Jesus Maria Soubies 'Por un sistema público de pensiones' liburuaren egilea gonbidatu du Landetxera.

Ohikoa izaten den bezala, hilaren lehenengo astelehenean egingo dute kontzentrazioa.

Ohikoa den bezala, pentsiodunek kaleak hartuko dituzte hilabeteko lehen astelehenean pentsio duinen alde borrokatzeko. Mobilizazioak Herriko plazan hasiko dira, 11:00etan.

Hilaren 30rako deituta dagoen greba orokorrerako antolakuntza lanak hasiko dituzte Antxoko Kultur Etxean.

Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedradunak emango du hitzaldia, Manuel Lekuona bibliotekan, 'Pentsio publikoak: arriskuan?' izenburupean.

Duintasunak berriro hartu ditu kaleak gaur; pentsio sistema publiko solidarioa, bidezkoa, eta belaunaldiartekoa galdegin dute ehunka pentsiodunek.

Duintasuna kalera aterako da gaur, hileko lehen astelehenero bezala, pentsio duinak eskatzeko. 11:00etan bilduko dira Herriko plazan.

Gogor salatuko dute gaur jubilatu eta pentsiodunek, pentsioen gaineko azken ituna sinatu duten alderdi politikoen jarrera.

Espainiako Estatuko plataformek egin duten deialdiarekin bat egin du. Larunbatean 17:30ean Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko da manifestazioa.

Kalea hartu dute gaur ere Duintasunak deituta hamarnaka pentsiodun eta jubilatuek.