
Hasi dira madalenak. Aurretik bost egun, 101 ordu eta 140tik gora ekitaldi dituzte errenteriarrek gozatzeko.

Pantxoa eta Peiok biribildutako txistularien kontzertu ederra izan zen atzo Zumardian. 'Pirata' ere oholtzara igo zen, txalo artean jaso zuen herriak.

Musikari eta bere herriari ekarpen itzela egin dio, baita egiten jarraitu ere, Piratak. Ekarpen handi horren ordaina, edo zati bat bederen, jasoko du aurtengo jaien txupina piztean.

Musikari ezagunak jaurtiko du horrenbestez, aurtengo Madalen Jaiei hasiera emango dien txupina.

Kontzertu horretan, musika ibilbidean mende laurdena bete duten Jaione Franco, Miren Linazasoro, eta Idoia Martin musikariak, eta Alain Aierdi zuzendaria omenduko ditu bandak.

Antolamendu berezi batekin landuko du Kukai Dantzak, eta Errenteria-Oreretan egonik, herriko hainbat artista eta eragilerekin batera ondu du ikuskizuna.

Luis Mari Moreno Urretabizkaia izango da aurtengo madalenetako omendua.