
Herria gelditu dute Oiartzungo grebalariek. Herria goitik behera itxita egon da, eta lantegietan ere jarraipen handia izan du grebak: %70ak egin du.

Goizeko argazkia gutxi aldatu da Antxon, komertzio gehienek itxita jarraitzen dute eta herritarrek bigarren aldiz hartu dituzte barrutiko kaleak, duintasunaren defentsa egiteko.

Hamarnaka lagun elkartu dira Lezoko plazan, eta zutabe bat osatuta abiatu dira Errenteria-Oreretara, manifestazioa elikatzera.

Informazio piketeak industriaguneetatik herrietara joan dira. Grebaren eragina nabaritzen hasi da.

Oarso Bidasoko lehen deialdia 06:00etan egin dute, Mamuten. Herrietan hasi dira informazio piketeak euren zereginarekin.

Atez ateko bilketa egiten duten langileek greba egingo dutenez, ez dira hondakin organikoak jasoko. Ikasle Gela, itxita.

Ostegunerako zita jarri dute, Alderdi Ederren. Pentsiodunek ere murrizketak jasan dituztela salatu dute, eta pobreziaren aurpegia feminizatuta dagoela.

Oiartzungo greba batzordearen deialdiarekin bat eginda, hamarnaka oiartzuarrek agerraldia egin dute, grebarako dituzten arrazoiak azalduz.

Oiartzungo greba batzordeak bihar erabakiko du zein ekintza egingo dituen hilaren 30eko greba orokor deialdiari begira.

Duintasunaren defentsa egiteko ehunka antxotarrek hartu dituzte barrutiko kaleak. Herriko komertzio gehienek pertsianak jaitsita mantendu dituzte. Lezoarrekin batera zutabe erraldoia osatu dute Donostiara joateko.

Mugimendu gutxi izan da gaur goizean portuan. Sindikatuen arabera, %80ko jarraipena izan du grebak. Protestak amaituta, Donostiarako bidea hartu dute langileek.

Jarraipen handia izan du greba orokorrak Oiartzunen. Antolatzaileen lehen datuen arabera, lantegien %70a batu da deialdira, eta herria itxita dago.

Gaurko deitutako greba orokorrak ez du erabateko jarraipena izan, baina nabaritu da ez dela lan egun normal bat izan. Gorabeherarik ez da egon.

Egun osoan mobilizazioak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte Oiartzunen, herriko greba batzordeak antolatuta.

Greba batzordeak finkatutako agendaren barruan, Elizalde auzoko pentsiodunak elkartuko dira. Ikasleek, gainera, esku orriak banatuko dituzte.