
Elizaldeko patioko zuhaitzen egoera kaxkarra salatu du herritar batek, eta udalari dei egin horiek konpontzeko.

Adar eta zuhaitzen erorketa maiz gertatzen dela esan dute Zamalbide-Aldura inguruan, eta neurriak eskatu erakunde eskudunei irtenbide egoki bat aurkitzeko.

Altamirako bigarren igogailua egiteko lanen harira kendutako 21 zuhaitzak ordezkatu egin dituzte, Institutuko ikasleen laguntzarekin.

Apirilaren 21eko goizean izango dira lan horiek. Lauzpabost orduko iraupena izatea aurreikusten da, eta ez da errepidea moztuko.

Euskal Herria plazako zuhaitzak "ezkutuan kimatu" dituztela-eta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Gurutze Santuaren plazan hainbat herritarrek.

11 makal kentzeko lanak hasiko ditu udalak aste honetan Dolores Ibarruri zumardian, eta horien ordez, beste zuhaitz batzuk aldatuko ditu udaberrian eremu berean.

Lezoko Udalak 26 platanondo kimatu eta lau metro eta erdira murrizteko asmoa zuen.Txosten teknikoek kimaketa ez dela beharrezkoa diote, eta bertan behera uzteko eskatu du Zuhaitzen Lagunak taldeak.

Zuhaitzak ez kimatzeko eskatu dute hainbat herritarrek elkarretaratze baten bidez.

Euskal Herria Plaza eta Elias Salaberria hiribideko zuhaitzen kimaketa herritar batzuen eskaera zuzenari erantzuna emateko xedez hasi zela dio udalak komunikabidetara helarazi duen prentsa ohar laburrean.

Zuhaitzen Lagunak taldeak ere kimaketen kontrako iritzia azaldu du. Bertako bi kide kimaketa oztopatzen saiatu ziren larunbatean.

Espazio publikoen segurtasuna, osasuna eta kalitatea bermatzea izan da jarduketen helburua.

Egoera eskasean zeudenak ordezkatzeaz gain, eremu berrietan ere landatu ditu zuhaitzak Lezoko Udalak.

DBH1eko ikasleek Altamirako parkeko zuhaitzen gaineko lanketa egin dute, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek lagunduta.

Trintxerpeko etorbideko 1-3 zenbakien parean dauden zuhaitz batzuek zomorro bat dute, eta tratamendua egingo zaie ostegunean (hilak 18), 06:30etik 09:00etara.

Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak irteera antolatu du hilaren 20rako. Herriko plazatik aterako dira, 09:30ean, eta Aitziber Sarobe biologoarekin egingo dute ibilbidea.

Energiaren eta hondakinen gaiak jorratu dituzte Lezo Institutuko ikasleek, eta ikasturtean zehar hainbat egitasmo gauzatzeaz gain, lanketaren ondorio diren bost eskaera aurkeztu dizkiote udalari.

Lonjara itsatsita dagoen espaloiko zuhaitzak dira kenduko dituztenak. Errei bat moztuta egongo da astelehenean, lanen ondorioz.

Anbulatorio berria eta alokairuko 52 zuzkidurazko etxebizitza eraikitzen ari diren inguruan, zuhaitz batzuk moztea leporatu diote Lezoko Udalari. Mezu hauei erantzuna eman dio udalak, eta zuhaitz berri batzuk beste leku batean landatuko dituztela baieztatu dute.

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.

Agenda 2030 programaren barruan iniziatiba berria egin dute Errenteria-Oreretako ikasleek aurten: Basoak ernatzen proiektua jarri dute martxan.