OARSO BIDASOKO HITZAren 2026ko Behobia-Donostia lasterketaren atal berezia.
Bertan lasterkarien herriz herriko sailkapenak, argazki galeriak eta aurtengo edizioko Behobia-Donostiako gehigarri berezia deskargatzeko aukera daude eskuragarri.
OARSO BIDASOKO HITZAren 2026ko Behobia-Donostia lasterketaren atal berezia.
Bertan lasterkarien herriz herriko sailkapenak, argazki galeriak eta aurtengo edizioko Behobia-Donostiako gehigarri berezia deskargatzeko aukera daude eskuragarri.

Silvestrek zortzigarrenez egingo du Behobia-Donostia. 2011n egin zuen lehen aldiz, eta txundituta gelditu zen. Bitan izan da podiumean, baina onartu du aurten ez dagoela orduko sasoian.

Behobia-Donostiaren 61. ekitaldiak korrikalariz eta ikuslez beteko ditu beste behin Irungo, Hondarribiko eta Oarsoaldeko errepideak eta horien ertzak. 30.000 parte hartzaileetatik 1.625 izango dira bertakoak.

Igandean Behobia-Donostian izango diren Hondarribiko, Irungo, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako korrikalariekin hitz egin du HITZAk. Euren bizipenak eta asmoak partekatu dituzte.

Patinatzaileek ziztu bizian egiten dute Behobia-Donostia. Gurpildun aulkiko kirolariekin batera haiek arduratzen dira zirkuitua zabaltzeaz. Lezoarrak eskarmentua du proban, eta gogoz bizi du.

Elkartasunari tartea egingo dio asteburuan Gabierrotak aurten ere. Behobia-Donostia lasterketa baliatuta, Laguntasuna Auzo Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Aita Mari proiektuaren alde.

Eremu zabal bati eragingo diote neurri horiek igandean.

Gero eta arlo gehiagori erreparatzen diete kirolariek baldintzarik egokienetan aritzeko. Oinen osasuna zaintzeko gakoak eman ditu Lierni Murgiondo Olaizola Matxain Podologia Aurreratua Zentroko podologoak.

Lasterketak Nafarroa etorbideko irteerari eragingo dio. 08:30etik 15:30era bitartean, Antxotik ateratzeko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu du udalak.

Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako dutxak eta armairuak erabili ahalko dituzte igandean.

Trintxerpen barrena kalejira egingo dute lehenbizi, eta gero Eskalerillas inguruan ariko dira korrikalariak animatzeko.

Aita Mari itsas salbamendu humanitariorako ontziaren alde egitaraua ondu du Gabierrotako auzo elkarteak aurten ere, Behobia-Donostia lasterketak pilatzen duen jende mordoa baliatuta.
Astelehenean, azaroak 9, sailkapenak argitaratuko ditugu herriz herri.
Igandean, azaroak 8, lasterketako argazki galeriak ikusgarri egongo dira.