Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.


Ametsen Bidea izena jarri diote maiatzaren 27an Kalu Ericek,eta Markelen Irria eta Juneren Hegoak taldeek egingo duten elkartasun elkarlanari.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia aurrera doa, eta asteburuan zortzi norgehiagoka jokatu dituzte. Finalak apirileko azken asteburuan jokatuko dituzte.

Iaz egindako kale neurketaren datuak aurkeztu dituzte. Euskararen erabilera %58,8 da herrian. Gehiena Iturriotzen erabiltzen da; gutxiena, Arraguan.

149 langile ari dira egun lan horietan Errenteria-Oreretan eta lan baldintza eta soldata duin bat eskatzen ari dira azken asteetan.

Dantzari Txiki Eguna egin zuten Antxon bertako, Galdakaoko, Berako eta Gasteizko taldeekin. Dantzaren festa izan zen, dantzari txiki handiena.

Gizonen Oiartzun Bk Lehen Erregionaleko lehen postua eskuratu du asteburu honetan. Emakumeen talde nagusiak, galdu arren, jaitsieratik kanpo jarraitzen du.

Etzi arratsaldean egingo dute martxoari dagokion plenoa. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du, Altsasuko gertaerak hizpide izango dituena.

Lore eta Landare azokak bederatzigarren ekitaldia izan du gaur Xabier Olaskoaga plazan.

Labore Oarsok gaur inauguratu du bere denda Oiartzungo Ihurritan. Kontsumo kooperatibak kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harreman berria sustatu nahi du.

Gaztea izan arren, 36 urte, bi hamarkada luze bete ditu gitarra jotzen, hemendik hara. Errenteriarra izatez, baina Lezon bizi da. Gitarrista trebea izateaz gain, ahotsa jarri dio ‘Live in Iturriotz’ lanari.

Urteko ibilbideari aitortza egin diote gaur udal talde guztietako ordezkariek. Banan-banan, oparitxoa jaso dute arraunlari eta taldeko kideek.

Behobia-Donostia lasterketaren gehigarri berezia publikatu dute gaur IRUTXULOKO HITZAk eta OARSO BIDASOKO HITZAk.

Pasaiako Udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dagoen herritar talde batek ekintza sinbolikoa egin du eta emaitzen berri publikoki zabaldu.

Jacobo Vazquez Altuna mundu osoan ibilia da kirolariekin lanean, eta gaur egun Donostiako Hegalak zentroan dihardu; Behobia-Donostiaren atarian bere eskarmentua konpartitu du.

Urtero bezala, udala eta auzotarrak bilduko dira; datorren urteko aurrekontuak eta auzoen egoera aztertuko dituzte

Nesken talde nagusiak Gasteizen jokatuko du, Alavesen kontra. Mutilen talde nagusia, berriz, Ugaldetxon ariko da, Hernani jasota.

Herritarrek erabaki dute zertaz mozorrotu Errenteria-Orereta inauterietan: Ofizioak.

Sentsazioekin, urduritasunarekin borrokatzea ez da erraza. Jon Elkano entrenatzaile pertsonal errenteriarrak presioari aurre egiteko aholkuak eman ditu.

Bihar inauguratuko dute Trintxerpeko alkateordetzan Ikuska, Pasaiako Badiako Nazioarteko XIX. Film Laburren Erakustaldia; 3.000 lan jaso eta horietatik 69 hautatu dituzte lehiaketarako.