Albisteak

Jostailuak oparitu dituztenei eskerrak eman dizkiete sozialistek

Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar.

Bi emakumeri poltsak ustez lapurtzeagatik espetxeratu dute gizon bat

Lehenengo lapurreta asteazken gauean izan zen, 22:00ak inguruan, Erdiko Kalean. Laban batekin mehatxatu zituen bi emakume eta laguntzera joan zitzaien gizon bat. Bigarren lapurreta 02:30ean izan zen, Musika Plazan, eta poltsa bat lapurtzeaz gain, bikote bat mehatxatu zuen.

Herriko eragile ugarik hartuko dute parte Erregeen kabalgatan

18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.

Korrika, elkartasunez bete da Oiartzun

Kirol maila altuak, parte hartzeak, eta preso eta iheslariekiko elkartasunak bat egin zuten Oiartzunen.

Goienetxea eta gainontzekoak askatzeko manifestazioa

Ehunka lagunek eskatu dute atxilotuak aske uztea

Xabier Goienetxea eta gainontzeko atxilotuei sostengua eman zieten atzo Errenteria-Oreretan. Polizia operazioa "bake prozesuaren kontrakotzat" jo dute.

Aurkezpena

Asteburuan, hiru estropada Pasaian

Larunbata arratsaldean dira San Miguel Ligako eta EuskoTreneko estropadak eta igande goizean KAE Ligakoa.

olatz mitxelena
Goienetxearen lankideek elkarretaratzea egin dute

Xabier Goienetxea aske uzteko eskatuz manifestazioa egingo dute arratsaldean

Frantziako poliziak atzo arratsean atxilotu zuen Goienetxea, ETAkoa izatea egotzita. Manifestazioa Herriko Plazatik irtengo da, 20:00etan.

Ion Collar eta Jaione Karrikiri, egitarauak madalenak

Ekitaldiz beteta datoz hilaren 17an 'hasiko' diren madalenak

Egitaraua aurkeztu dute gaur, eta liburuxkak bihar, etzi eta etzidamu egongo dira eskuragarri udal eraikinetan eta beste hainbat tokitan.

Arditurriko meategiak

Arditurri Eguna izango da laugarrenez igandean

Zabaldu berri den Santa Barbara meategiaren inguruko azalpenak emango ditu Mertxe Urteaga arkeologoak. Horrez gain, haur jolasak, tailerrak eta beste hainbat ekintza egin ahal izango dira.

eihartze aramendia
urkoOtegi

Urko Otegi izango da gaur San Fermin eguneko Saltsero Nagusia

Palentzia taldeko saskibaloi jokalari profesionala, jaioterrira itzultzen da ahal duen guztietan San Fermin jaiak ospatzera; Gaur bera izango da San Fermin eguneko protagonista.

olatz mitxelena

Elikadura burujabetzari buruzko bideo emanaldia eta solasaldia egingo dute

Elikadura burujabetzari buruz ariko dira, ostegunean, Mikelazulo elkartean, 19:00etatik aurrera. EHNEk, Bizi Lurrek eta Mikelazulok antolatu dute.

Moañako estropada

Hirugarren izan da San Pedro Moañan, Kaiku eta Orio atzean utzita

San Juan hamargarren izan zen atzo, baina hirugarren San Xenson, herenegun

olatz mitxelena
Buruhandi

[Argazki galeria] Euskal giroa nagusituko da gaur Antxoko sanferminetan

Txabol Sotoak antolatuta herri bazkaria dago gaur Biteri Plazan; arratsaldean, kuadrilla arteko batel lehiaketa izango da Marealtan

olatz mitxelena

KAE2n Oarsoaldeko traineruak sasoiko hasi dira

Oarsoaldeko traineruek maila ona eman zuten atzo, Sestaon egin zen KAE2 Ligako lehen estropadan.

Gehiago