
Andreone Udal Liburutegia moreagoa da jada
Txoko Feministaren inaugurazioa egin zuten atzo Andreone Udal Liburutegian. Ekintza planaren parte da egitasmo hau, emakumeak "ahalduntzen" jarraitzeko.

Mendi udalekuak, federatutako gazteentzat
Hego Euskal Herriko bi federazioek antolatutako udalekuak dira eta uztailan izango dira, Belaguan. Maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.

Egun berezia ospatzen ari dira baserritarren azokan
Musika, taloak, dantza eta bertsolariak gerturatu dira jardunaldi berezira. Lehen aldiz egin dute gaur eta urtaro guztietan errepikatzea dute asmo.

Carrefourri boikot egiteko eskatu dute Lintzirinen
BDZ Donostiak deituta Carrefourren aurkako elkarretaratzea egin dute eguerdian. Bonba eta hegazkin militar hotsak entzun dira.

Iritsi da automobil klasiko zaleen egun handia
Don Bosco Ibilaldiaren hamabosgarren edizioa egiten ari dira eta goizean autoak ikustera gerturatu dira zaleak ikastetxera. Bigarren geldialdia Irunen egingo dute, 14:10ean.

'Zerua lapurtu dute!' ipuin diskoa aurkeztu dute Albaolan
Katxiporreta pailazo kooperatibaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanaren ondorioa da ipuin diskoa. Albaolan egin dute aurkezpena, eta hiru abestiren bideoklipak grabatu dituzte Albaolako Lagun Txikienekin batera.

Etxebizitza Mahaia martxan jarri du Errenteriako Udalak
Etxebizitza Planaren jarraipena egiteko balio du mahai horrek eta udal alderdi politiko guztiak daude ordezkatuta. Hilaren 5ean egin zuten lehenbiziko bilera.

Mukuru, ekitaldien modaren antitesia
Sei urte bete ditu Mukuru zigiluak. Oraindik ere "gauza arraroak" egiteak batzen ditu. Hausnartzeko eseri dira Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez, hasieratik egitasmoaren parte dira bi artistak.

Merkal Calzadoseko langileek greban jarraitzen dute
Zazpi hilabete daramate greban eta ostiral honetan Donostiako dendaren aurrean egingo dute kontzentrazioa, 'Black friday' dela-eta.

Etxera Lasterketa Herrikoia, salbuespen legeei begira
7/2014 legearen erreformagatik Joanes Larretxea preso oiartzuarrari Frantziako espetxean pasatako 6 urteak kontutan hartuko dizkiote, baina 7/2003 salbuespen legeak bete betean eragiten jarraitzen dio. Hilaren 31n izango da lasterketa, eta izen emateak abenduaren 29ra arte zabalik.

Martxa Beret lasterketara joango dira Urdabururekin
Otsailaren 1etik 2ra egingo dute irteera eta hilaren 14a baino lehen eman behar da izena. Eskiatzeko materiala alokatzeko aukera eskaini du Urdaburuk.

Istripua eduki du Iñigo Iglesias moto gidariak Jerezko Munduko Txapelketan
Motoaren akats teknikoek eragin dute istripua. Iglesias "ongi" dago, operazio baten esperoan. Halaber, Munduko Txapelketa bukatu da eta podiumean egin du, hirugarren postuan, hain zuzen.

'Arrastoak, loreak eta iruditxoak' erakusketa azarora arte ikusgai
Nuño-Uria familiaren egunerokotasunaren aztarna bat ikus daiteke erakusketan. Xenpelar Etxean egongo da ikusgai azaroaren 16ra arte.

Donostiako Klasikoagatik, trafikoan aldaketak
Hilaren 10ean izango da txirrindularitza proba, eta aldaketak 15:00etatik 17:00etara bitartean izango dira.

1974an jaiotako antxotarrek kintoak ospatuko dituzte
Irailaren 28a izango da aurten mende erdia bete dutenen ospakizun handia. Deialdia irekia da, eta izena eman daiteke dagoeneko.

Bekoerrota kiroldegia itxita, hilaren 18ra arte
Mantenu lanak egin behar dituzte Lezoko kiroldegian. Bitarte horretan, Pasai Donibaneko eta Errenteriako Fanderiako kiroldegiak erabil ditzakete lezoarrek.

Altzateko lehen eremuko lanekin bukatu dute
Bertaratzeko sarrera irekita dago jada eta aparkalekuak sortu dituzte. Zubia, berriz, datorren urte hasierarako irekitzea aurreikusi du udalak.

Maitaldia jaialdian Dantzagunea nork ordezkatu bilatzen ari dira
Biarritzen sortutako dantza saio irekien jaialdia da, eta Herriko Plazara iritsiko da irailaren 7an. Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza hautatuko dituzte.

Fanderia eta Gabierrota batzen dituen zubia itxiko dute
Hiru hilabetez zubia konpontzeko lanak egingo dituzte eta zubia itxi beharko dute horretarako.

Galtzarabordako kiroldegia itxiko dute abuztuaren 1etik 15era
Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituzte, urtero bezala. Gainontzeko udal kirol instalazioak irekita egongo dira.