
Trintxerpek Deusturi irabazi beharko dio bihar lidergoari eusteko.

Gure Esku Dago taldeak batzar irekia antolatu gaur zortzirako (otsailak 2) martxoaren 19ko antolaketaz hitz egiteko.

Jardueran parte hartzea erabakitzen dutenek, hiru erronka dituzte aukeran, 30, 20 eta 10 kilometroko ibilbideak, edo hirurak, eta martxoaren 11 baino lehen osatu behar dute.

52 KiVa ikastoletako bat da Orereta Ikastola. Hilaren 20an jarri zuten martxan jazarpenari aurre egiteko programa bertan.

Bertsolaritza maite dutenek etzirako (ostirala) eta otsailaren 11rako (larunbata da) agendan tokia egin beharko dute. Lezon izango dira bi saioak.

'Euskararen paparazziak' izeneko argazki lehiaketa azken unean da. Bihar (osteguna) jakinaraziko ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak irabazleak.

Guztira, 3,5 milioi tona mugitu ditu Pasaiako Portuak 2016an; gaur ospatuko dute zazpi milioi auto pasatu direla portutik.

Pasaiako Udala herriko buruhandiak berritzen ari da, barrutiz barruti tailerrak antolatuta; orain Donibaneren txanda da.

Pasaia-Lezo Lizeoa sormenez jantziko da gaur, 'Txanpa literarioa' aldizkariaren 10. urteurrenaren harira ekitaldia antolatu duelako Lezon.

Oiartzungo Korrika Batzordea lehen aldiz elkartuko da bihar arratsaldean Fermiñenen. Apirilaren 4an pasatuko da Korrika herritik.

Euskalgintza, kulturgintza, gizarte lanean aritzen diren elkarteak eta hezkuntza diruz laguntzea onartu dute, aho batez, urtarrileko plenoan.

Etxe erregional ezberdinen alde egiten duen lana eskertuko dio Mendozak federazioari eta antolatzen dituzten iniziatiba ezberdinekin aurrera jarraitzera animatuko ditu.

Donibanen inauterietako prestaketetan ari dira buru-belarri; HITZA horren lekuko izan da, eta bihar emango du argitara entsegu egun bateko kronika.

Erasoak saihesteko, eta herritarrek eskatuta hartu du erabakia udalak.

45 abeslarik hartuko dute parte 20:00etan hasiko den kontzertuan erlijioso-polifonia, musika profanoa eta euskal abestiak entzuteko aukera izango da.

Apirilean zabalduko ditu ateak Jantzien Zentroak Iraultza Dantza Taldearen eskutik. Bertan bildutako jantziak originalak dira, zaharrena 1770. urtekoa.

Abenduan egindako GaztEraiki topaketa Oiartzuna ekarriko dute. Elikadura burujabetza, kirola, sorkuntza, feminismoa eta jai ereduak aztertuko dituzte.