
Bost film labur ikusteko aukera egongo da ostiral arratsaldean, Zinegileak elkartearen eskutik. Emanaldiaz gain, solasaldia ere egingo dute.

Athleticek Karla Lekuonan irabazi du, eta hiru puntuak eraman. Saskibaloian, Oiartzungo taldeak lehen garaipena lortu du.

Plazandreok-eko Arantza Camposek gidatuko su solasaldia.

Alabergako igogailuaren muntaketa lanek eragingo dituzte mozketa horiek.

Bien bitartean kaltetutako etxean bizi ziren bi familiek etxetik kanpo jarraitu beharko dute; baita ondoko eta azpiko etxeetakoak ere, segurtasunagatik.

Lau oreretar atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Hiruk deklaratuko dute gaur. Laugarrena, adin txikikoa zen eta atxilotu eta ordu batzuetara askatu zuten.

Martxoaren 19ko herri galdeketaren ardatz nagusiea parte hartzea dela nabarmendu dute Antxon. Agerraldia egin dute eguerdian, zabala eta jendetsua.

Errenteria-Oreretako hautetsi eta hautetsi ohien argazkia atera dute gaur goizean udaletxe aurrean

Asteburu oso interesgarria Lezoko kirol taldeentzat, batez ere Allerruren nahiz Munttarperen gizonen taldeentzat. Igoera dute jokoan.

Desordena publikoa eta terrorismoa egotzi die hiru gazteei epaileak, eta ondorioz, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du auzia.

Datorren igandean Euskal Herriko 36 udalerritan egingo dituzte herri galdeketak, tartean Oarsoaldekoetan. Bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Anonimotasunean bere jarduna aurrera eramaten ikasten duen emakume bertsolari baten gorabeherak bildu ditu narrazioan Legorburuk.

Egun euritsua hamaika kolorez bete zuten bildutako lagunek, eta batez ere erabaki nahi dutela esan zuten ozen.

XII. Mariasun Landa Sariak banatu dituzte gaur Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.

Gaur San Pedroko bozkalekua zabalduko dute (bihar ere). Bihar Trintxerpen eman daiteke botoa, eta igandean nahiz asteazkenean Donibanen. Antxon, hurrengo astean zehar.

Iragarri dutenez, ekaina aldean ezarriko dute edukiontzien bidezko sistema udalerri osoan.

Gaurko saioan, lehenengoa izango da, Bartzelonako Sants auzoko esperientziaz mintzatuko dira Labordacoop elkarteko kideak.