2019/2

[GALERIA] Heldu dira Intxixu, Sorgin eta Basandreak!

Jada 30 urte pasa dira Ihoteak berreskuratzen hasi zirenetik, eta ohitura inoiz baino biziago dagoela erakutsi dute plaza lepo utzi duten ehunka eta ehunka lagunek.

LAB kalera atera da soldata arrakalaren kontrako egunean

Neurri zuzentzaileak proposatu dizkiote Oiartzungo Udalari

Auzokonposta guneetara bisita egingo dute asteartean

Goizez egingo dituzte bisita horiek. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.

Lousada kalean egingo dituzte alokairuko apartamentuak. ARGAZKIA: PSE-EE

Gizon bat atxilotu dute autokarabana batean lapurtzen saiatzea egotzita

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:15ean bizilagun batek Ertzaina deitu du Lousada kalean bi gizon autokarabana bat indarrez zabaltzen saiatzen ari zirela esanez.

txillardegiren klika

'Txillardegiren Klika' dokumentala, Korrika Kulturalaren eskutik

Orereta Ikastolaren Linoko eraikinak (Agirre Lehendakariaren plaza) hartuko du emanaldia. Hura amaituta berriz, solasaldia antolatu dute Kote Camacho, Dani Goñi eta Joseba Alvarezekin.

"Edukiontzi inteligenteak" jarriko dituzte Pasaian

Poltsa konpostagarriak doan banatuko dituzte

EH Bildu: "Onartezina da Izaskun Gomezek Itsas Festibala bere kanpaina pertsonal gisa erabiltzea"

Alkateak Itsas Festibala antolatzeko hitzarmenarentzako ekarpenik ez duela onartu salatu du koalizio abertzaleak.

Gaztañoko trenbide pasagunean lanak egingo dituzte

Pasagunea altxatu eta berritu egingo dute. Bi astez itxita egongo da Gaztañorako sarbide hori autoentzat.

Ibon Intxaurrandieta: "Mendiko lasterketak kirola dira, baina mendia zaindu behar da"

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren antolakuntza taldeko kidea da Ibon Intxaurrandieta. Igandean da urtetik urtera arrakasta lortzen ari den lasterketa.

Etxe turistikoen fenomenoaz

Pasaiako Udala etxebizitza turistikoak arautzeko ordenantza prestatzen ari da; interesdunek martxoaren 8ra bitartean dute ekarpenak egiteko aukera

Odol emaileak Oiartzun

Asteartean egingo dute urteko lehen odol ematea

2018ko azkeneko odol ematean 40 oiartzuar hurbildu ziren anbulatoriora, odola ematera. Iaz 2017an baino bost poltsa gutxiago egon ziren Oiartzunen.

Pasaiako kirol agenda

Trintxerpe eta Sanpedrotarraren arteko derbia, larunbatean, 15:30ean, Andonaegin.

touring
dulzaineros hermanos ramos caubet gogoan

Zuberoa eta Segoviako doinuak, Soinuenearen Neguko Kontzertuan

Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltranek 'Caubet gogoan' saioa eskainiko dute. Ondoren, Dulzaineros Hermanos Ramos.

Antxoko kaldereroen konpartsa larunbatean irtengo da

Zartaginak eta mailuak astinduta Hungariako perzkinak 18:30ean irtengo dira Azokatik

Hungariatik helduko dira

Hilaren 23an helduko dira kaldereroak eta Alabergako Auzo elkarteak harrera egingo die, aurten ere.

Inauterietako herri bazkarirako txartelak salgai larunbatetik

Martxoaren 2an, larunbatarekin, izango da bazkaria orain arte bezala Merkatuzarren, eta bi egun barru hasiko dira txartelak saltzen, Xenpelar Kultur Dendan eta Aralar tabernan.

araitz sagarna

Araitz Sagarna prest da Eskolarteko Bertso Txapelketan aritzeko

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa, Ibarran. Araitz Sagarna oiartzuarra lehen saio horretan izango da. Bere burua lasai ikusten du.

Torturaren gaineko erakusketa antolatu du Ernaik gaurko Herriko plazan.

Torturaren Aurkako Egunaren harira, elkarretaratzea

Elkarretaratzera deitu du Oreretako Ezker Abertzaleak gaurko 19:30ean, Herriko Plazan.

Lezoko sasoiko seigarren kantu jira, larunbatean

Kantu jira Aiton Bordatik abiatuko da 12:30ean. Kaialden eta Kale Nagusian geldiadiak egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko du bidea.

Gehiago