2019/12

K bulegoaren aurkezpena egingo dute kultur eragileei begira

Gai nagusiak sorkuntzaren garapena eta komunikazioa izango dira. Errenteria-Oreretan egingo badute ere, beste herrietako kultur eragileek ere parte hartzeko aukera izango dute saioan.

[Galeria] Internazionalismotik garatutako harremana

Bixi-Bixi eta Elwatan elkarteko 11 ekintzaile Tindufen izan dira astebetez, saharar eta euskal herritarren arteko harremanak estutzeko. 4 proiekturekin joan ziren eta helburu guztiak bete dituzte.

Emozioetatik eraikitako kronika

Eraldatuta iritsi da aurten Eztena Jaialdia, eta hiru sormen laborategi proposatu. Sormen prozesu horren kronika poetikoak hitzez eta irudiz jantzi dituzte Alaia Martinek eta Amets Badiolak.

pse.opariak

Irri bat opari eta txokolate jate solidarioa, PSE-EEren eskutik

Bi elkartasun kanpaina jarri ditu martxan Errenteriako alderdi sozialistak.

bi bemol buskers

Bi Bemol, Buskers lehiaketako finalean garaile

Ostegun arratsean jokatu zuten finala, Donostiako Gabonetako Azokan. Bigarren Donostia Buskers Festibala izan da aurten jokatu dutena.

Txapeldun titulua babestuko du Sebas Latigok

2018ko urrian irabazi zuen Europako Batasuneko gerrikoa oilar pisuan Sebas Latigo Perez boxeolari errenteriarra. Orain, urtebete geroago, Parisen babestuko du txapeldun titulua eta gerrikoa, eta Europa kontinenteko Erdialdeko txapeldungai zuzena izateko borrokatuko da.

Pasaiako lehen urteek merezi duten analisia

Txema Ruizek ‘Primeros años de Pasaia y sus distritos’ liburua argitaratu du. Mugen auziaren zergatiak azaltzeko herriaren jatorrira jo du; mugek, ordea, Pasaiako lau barrutien historia ikertzeko aukera eman diote.

Hirutik hiru irabazita, txapelketaren hurrengo fasera pasa da EPLE

Lehenengo faseko kanporaketa jokatuko du EPLEk asteburuan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Igandean izango da.

Laguntzarik ez, elkartasuna bai

Oarsoaldea-Tinduf-Oarsoaldea. Euskal Herrian dira jada Tindufen astebetez egon diren hamaika ekintzaile internazionalistak, saharar herriarekin harremanak estutu ondoren.

Kontuhartzailearen soldata igotzeko arrazoirik ez dagoela salatu du EH Bilduk

Lezoko Udaleko idazkariak arrazoirik ez zela ohartarazi arren, Jesus Mari Martiarena alkateak kontuhartzailearen soldata igotzeko bozketari bide eman zion.

'12 cm' erakusketa antolatuko dute Pasaia eta Hendaiako Udalek

Aurten ere elkarlanari eutsi diote bi udalek, izan ere, erakusketa bateratuaren 24. edizioa izango da. Pasaian hilaren 13tik urtarrilaren 19ra izango da ikusgai.

oiartzun anaitasuna

Oiartzungo mutilek puntu polita lortu dute etxean, sufrituta

Mutilek Ohorezko Mailako bigarren sailkatuaren kontra berdinketa lortu dute, etxean. Nesken hirugarren taldeak liderra garaitu du.

Igandean egingo du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak ohiko batzar orokorra

Batzarra arraun elkartean egingo dute eta bi deialdi izango ditu, lehena 10:00etan eta bigarrena 10:30ean.

Errenteria Musikaleko klarinete ikasleak, kategoria guztietan sarituta

Hilabete hasieran Zumaian egindako Klarinete Maratoiaren XVIII. ekinaldiko kategoria guztietan saritu dituzte Errenteria Musikaleko klarinete ikasleak.

Prebentzioa eta segurtasuna mendian, hizpide bihar

Bi orduko iraupena izango du Euskal Herriko Mendiko Federazioak antolatu eta udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duen informazio  saioak.

Rural kutxak familia pasaitar bat bidegabe kaleratu nahi duela salatu dute

Familiak lau adin txikiko ditu ardurapean eta egoera zaurgarrian dago. 'Stop Kaleratzeak' salaketa bat jarri du Rural Kutxaren kontra, BPKO dekretuan ezarritakoa ez errespetatzeagatik.

maialen oiartzabal suitza

Maialen Oiartzabalek bikain hasi du denboraldia

Slopestyle txapelketan bigarren postua lortu du eskiatzaile oiartzuarrak, Suitzako Glacier 3000 glaziarrean. Denboraldiko lehen proba da.

Elikagai xahuketari ezetz esan diote

Uda eta udazkenean zehar kanpaina berezia egin dute Errenteriako jatetxeetan eta fruta dendetan. Zehazki, zortzi jatetxek eta zazpi fruta dendek hartu dute parte kanpaina horretan.

empalabramiento

Empalabramiento tailerraren bigarren txanda hasi da

Alfabetatze premiak dituzten bederatzi emakumerekin hasi da bigarren txanda. Kultura eta jatorri ezberdinetako emakumeak dira.

Gehiago