Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan PSE-EE izan da bozkatuena

PSE-EE izan da garaile Errenteria-Oreretan. Alderdi sozialistak 5.801 boto eskuratu ditu (%26,54), eta bigarren indarra izan da Elkarrekin Podemos, 5.195 botorekin (%23,77) eta garailetik 706 botora. EH Bildu hirugarren indarra izan da.

hauteskundeak

Ia botoen erdia jasota nagusitu da EH Bildu; EAJ eta PSE ere, gora

Beste herrietako tendentzia orokorra mantendu da Oiartzunen. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk boto gehiago jaso dituzte. Elkarrekin Podemos, behera.

irun.ontzia

Hamabi botoko aldea baino ez Pasaiako lehen hiru indar politikoen artean

Elkarrekin Ahal Dugu-k irabazi ditu hauteskundeak, eta EAJ eta EH Bildu izan dira bigarren eta hirugarren indarra, hurrenez hurren.

EH Bilduk irabazi du Lezon

EH Bilduk eta EAJk nabarmen irabazi dute botoetan 2016ko hauteskundeekin alderatuz. Elkarrekin Ahal Duguren beherakada handia.

[GALERIA] Sagardo zaleek txiki utzi dute Zumardia

Botatako euria sagardo bilakatu da gaur Errenteria-Oreretan. Arratsaldean ere milaka lagun bildu dira Zumardian Sagardo Eguneko txotx bereziaz gozatzeko.

[GALERIA] Euriak ez du goizeko txotxa zapuztu

Urteko sagardo uzta dastatzera gerturatu dira ehunka eta ehunka herritar Foru plazara, goizetik sagardoa barra-barra izan da.

Kireba enpresak eta Miauka elkarteak manifestaziora deitu dute bihar

Miauka elkarteak eta Kireba enpresak egindako adierazpenei erantzun die Errenteriako Udalak, eta lizitazio publikoan Zaunk enpresak puntuazio altuagoa lortu duela azaldu.

Sorkuntza babesteko eztena

Berrituta dator Eztena, baina bere oinarriei leial. Hiru sormen egonaldi antolatu ditu lehenengoz, sortzaile eta ikusle arteko harremanak eraikitzeko, behetik gora, arriskatzeko beldurrik gabe.

'Emak bakia' bilaketa baten kontaketa OzZinemaren eskutik

Proposamena interesgarriak, eta batez ere bereziak egiten jarraitzen du OzZinema Zineklubak, ohiko zirkuitutatik kanpo gelditzen direnak. Oraingoan, Oskar Alegria zuzendariaren Emak Bakia baita film dokumentala eramango du Niessen zinemako pantaila handira.

nerea abancens agurra

Nerea Abancens: «11 urte hauetan familia baten parte sentitu naiz»

Denboraldi honetan Oiartzun Kirol Elkarteko kapitaina izan denak besokoa utziko du. Igandean jokatu zuen azkeneko partida elastiko urdinarekin, 11 denboraldiren ondoren.

oiartzun osasuna

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-01-25)

Emakumezkoen Bigarren Mailako partida jokatuko dute bihar Karla Lekuonan. Oiartzunek Osasuna jasoko du bazkaldu ondorengo orduan.

Hainbat mantenu lan egingo ditu udalak

Mantenu lanek eragina izango dute hainbat eremutan lanak egiten dituzten bitartean.

martxoak 8 oiartzun

Martxoak 8 prestatzeko batzarra egingo dute

Larunbat goizean bilera egingo dute udaletxeko bilera aretoan.

eskubaloia.lezo

Bidasoa eta Logroñoren arteko eskubaloi partida Lezon, Pruden Goia omentzeko

Pruden Goia Lezoko eskubaloi jokalari historikoa da. 1970an hasi zen Lezon eskubaloian, eta bere karrera gehiena herrian egin zuen.

teknologia digitalak

Gaztetxoen teknologia digitalen erabilera aztertuko dute

Galdetegi bat banatuko dute herriko hiru ikastetxeetako hainbat gurasoren artean, prebentzioan balizko erabakiak hartzeko. Konfidentzialtasuna gordeko da.

1968.estadodeexcepcion

Gipuzkoako 1968ko salbuespen egoeraren liburua Lezon aurkeztuko dute

Aranzadiko Javier Buces eta Paco Etxeberria izango dira herrian liburua aurkezten. Bihar (osteguna) da aurkezpena, Gezala Auditoriumean.

penagarikano

Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikanorekin barrikotea Sagar Zulon

Lezoko jatetxean ohikoa dute goi mailako bertsolariekin barrikoteak egitea. Aldez aurretik egin behar da tokiaren erreserba.

pala txapelketa

Zazpi partida, pala txapelketaren lehen jardunaldian

Hirugarren Mailako sei partida eta Lehen Mailako beste bat jokatu dituzte Madalensoron. Astero jokatuko dituzte norgehiagokak.

urtzi.olaziregi

Bassk-ek bigarren abesti sorta kaleratu du

Urtzi Olaziregik lau abesti berri igo ditu Spotify-ra, 'BASSK orkestra - part II - Urruti bezain gertu' izenburupean. Bideoak egingo ditu aurrerago.

3 urrats oiartzun feministarantz

'3 urrats Oiartzun feministarantz' prozesua antolatu du Sortuk

Hiru formazio saio egingo dituzte, otsailaren 16an hasita. Lehenengo saioa mistoa izango da, eta beste biak generotan banatuta. Aldez aurretik eman behar da izena.

Gehiago