
11/13 sumarioaren barruan epaituko duten 47 euskal herritarretako bat da abokatu oiartzuarra. Abuztuaren 1ean izango da agerraldia.


Taberna-jatetxearen kontratua sei urterako izango da, urtebeterako luzatzeko aukerarekin bederatzi urte bitarte, eta 6.000 euroko hasierako kanonarekin.

Goiz-goizetik gauera bitarteko egitaraua prestatu dute, herriko elkarteekin elkarlanean. Eguraldia ere lagun izango dute.

Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek.

Erromeria Eguna egingo dute bihar Errenterian. Hasierako helburua beteta, plaza dantzak berreskuratzea, gazteengana heltzea dute orain erronka, haiek ere dantzan jartzea herriko plazan.

Xanistebanetako pala txapelketako partidak jokatzen dituzte astelehen eta astearteetan kontzejupean. Giro polita sortzen da udaletxean, bai palistekin baita esku huskako pilotariekin ere.

Errenteriarrak itsasoari lotutako hamarka ikerketa egiteko tartea atera du azken 20 urteotan. Escalanterekin egin duen bezalaxe, garaiko marinel ugariren bizitza ikertu du.

XV-XVI. mendeko euskal marinelen gaineko ikerketa baten harira, Colonekin batera bidaiatzen aritutako pasaitar baten istorioa berreskuratu du Joakin Bengoetxea errenteriarrak.

2018ari dagokion deklarazioa euskaraz egin dutenen artean otordu bat zozkatu dute. Oiartzunen kasuan, Intxixu erretegian izango da saria.

Saharar jardunaldiek aurrera jarraitzen dute. Bixi Bixi elkarteak hainbat ekimen burutuko ditu asteburuan, saharar herriaren egoeraz ohartarazteko.

Goizetik arratsera bitarteko egitaraua antolatu dute, poteoa, bazkaria eta musikarekin.

Txost pilota elkarteak antolatzen duen pasaka txapelketan zortzi partida jokatu dituzte aste honetan, ohi bezala, kontzejupean.

III. futbol egokitu jardunaldia antolatzeko ardura izango du Mindarak, Oiartzun Kirol Elkartearen laguntzarekin batera. Zubietan izango da.

Taldeko hiru txirrindularik Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Gainera, Opena irabaztea lortu dute.

Euskadiko Kenpo Txapelketaren ere bai arrakasta lortu dute Oiartzungo klubekoek. Arrasateko Musakola kiroldegian lortu dituzte.

Arrauna eta emakumeak hizpide hartuta, solasaldia egingo dute hilaren 7an, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan.

Kimu Mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu du. Oiartzungo neska-mutilek postu onak lortu dituzte.

12 eta 18 urte arteko gazteek beren abestiak aukera ditzakete. Karruseletan ibiltzeko fitxak zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Hilaren 19ra arte eska daiteke baimena, udaletxean. Hainbat baldintza beharko dituzte suak piztu nahi dituztenek.