Euskal Eskola Publikoaren jaian parte hartzera deitu du Elkarrekin Podemosek

Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

harriartekoa

Oiartzungo palistek finalerako txartela bilatuko dute Deban

0-2 galdu zuten kanporaketako bi norgehiagokak. Ezin gainditu daitekeenik erakutsi nahi dute gaur arratsaldean, Madalensoron.

"Eskola komunitatea sendotzeko balio izan du jaiaren antolaketak"

Bi egun baino ez dira falta Euskal Eskola Publikoaren Jairako. Helburua, Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarria egitea, baina ez edonola, jai giroan baizik. Maialen Oliveri Koldo Mitxelena ikastetxeko ama da, Koldokide Guraso Elkarteko kidea eta jaiaren antolatzaileetako bat.

'Madalenak S' kartelak iragarriko ditu aurtengo jaiak

Zaragozako Samuel Akinfenwa Onwusa da egilea. Herritarren saria, berriz, Bermeoko Aketz Zubia Mingolarraren 'Kolore Biziak' lanarentzat izan da.

zokolo bidea

Altzibarko Zokolo bidea itxita egongo da gaur

Altzibar eta Ergoien auzoak batzen dituen errepidean zuloa agertu da. Asteburuan errail bat irekiko dute ibilgailuentzako.

oiartzungo udako igerilekua

Ekainaren 15ean irekiko dituzte udako igerilekuak

Irekiera festa ekainaren 21ean egingo dute, eta irailaren 15ean bukatuko da denboraldia. Kiroldegiko bazkideek ez dute gehiago ordainduko.

Bidea egiten ari dira

Komunikazioa feminismotik nola eraldatu aztertu zuten atzo Emakumeen Etxean. Solasaldia gidatzen lau emakume feminista, bakoitza komunikazioaren esparru ezberdinean aritua: Bea Egizabal ipuin kontalari eta clowna, Danele Sarriugarte testugintzan aritua, Laura Contreras idazle, poemagile, blogera eta aktibista feminista, eta Rebeca Varela antzezlea, hezitzailea eta aktibista feminista.

Pasaiako Dantza Festibala hartuko du Antxok lehen aldiz

Lau egunez, ekainaren 6tik 9ra, Pasai Antxoko kale eta enparantzak dantzaleku bihurtuko dira. Herriko hainbat sortzailek eta Pasaiako Udalak bultzatuta, Pasaiako Dantza Festibala antolatuko dute lehen aldiz. Egoitza urtero aldatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, hurrengo urtean Trintxerpek hartuko du jaialdia, eta ondoren San Pedro eta Donibaneren txandak izango dira, hurrenez hurren.

jon martin ueu

Jon Martin: "Leteren ustez, gizakiak bizitza aprobetxatzeko behar morala zuen"

Xabier Lete zenaren kantagintzari buruzko tesia egiten ari da. IkerGazteren hirugarren kongresuan izan da, Leteren lanean landarediak duen presentzia azaltzen, eta saritu dute.

Erorikoa izan duen mendizale bat erreskatatu dute Aiako Harrian

Mendizale bat erreskatatu dute Aiako Harrian 20 metrotik behera erorita. 23 urteko gizonezkoa da eta Donostia Ospitalera eraman dute.

kultura ondarea oiartzun

Herriko kultura ondarea bilduko duen proiektuaren berri emango dute

Datorren ostegunean, hilak 11, udala herriko udalarekin eta eragileekin elkartuko da, orain arte egindako urratsen berri emateko.

txillardegi oiartzun

Korrika 21 hasi dela ospatzeko, dokumentala eta 'klika-poteoa' Oiartzunen

'Txillardegiren klika' dokumentala eskainiko dute gaur arratsaldean Oiartzungo pleno aretoan. Kote Camacho zuzendaria bertan egongo da.

xanistebanak 2018

Xanistebanetako Jai Batzordea aurtengo festak prestatzen hasiko da

Hilaren 10ean egingo dute lehenengo bilera. Iazko balorazioa egingo dute, eta herriko talde eta eragileek proposamenak luzatzeko aukera izango da.

Adriana Lastra, Idoia Mendia, odon Elorza eta Jose Angel Rodriguez arituko dira PSE-EEren ekitaldian

Ekitaldi politikoa egingo du ostiralean (hilak 5), eta Jose Angel Rodiguez alkatetzarako hautagaiarekin batera arituko dira Adriana Lastra PSOEren Idazkariordea, Idoia Mendia PSE-EEren Idazkari Nagusia, eta Odon Elorza kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaia. Hitzaldia Reina aretoan izango da 19:00etan hasita.

Wii terapia adinekoentzat

Bideo jokoen teknologia erabiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak adineko jendearekin lan egiteko. Horrela egiten ari da Errenteriako Udalaren Lagunkide-Acoge zerbitzua kudeatzen duen Lahar Elkargoak pasa den abendutik.

EH Bilduren zerrenda aurkeztuko dute Aizpea Otaegik eta Jon Iñarrituk

Larunbatean izango da aurkezpena Merkatuzarren; ondoren herri bazkaria antolatu du EH Bilduk, eta txartelak Biteri 7ko hauteskunde bulegoan daude salgai.

Ikastoletako literatura hauteskundeetan lau oiartzuar izendatu dituzte

Antton Kazabonen liburu bat eta Pello Añorgaren beste bi, ikasleek hautatutakoen artean. Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena, ilustratzaile onenak.

Udarako campusa antolatu du Trintxerpek

Maiatzaren 31 baino lehen eman behar da izena

Orereta Ikastolaren udalekuetan izena emateko epea zabalik

Herriko zein hala nahi duten familia guztiei zuzenduta dago eskaintza, eta izena emateko epea zabalik da apirilaren 9ra bitartean.

Kanpamenduetarako plazak zozkatuko dituzte gaur

Emaitzak bihar zintzilikatuko dituzte 15:00etatik aurrera gazteriaren web orrialdean. Plaza lortu duten pertsonek izen ematea egin beharko dute hilaren 8tik 12ra Zu! Zerbitzuan presentzialki edo aipatutako web orrialdearen bidez.

Gehiago