
Eriak positibo eman eta bost egunetara jakin zuten gainontzeko langileek, "iturri ez ofizialen bidez". Beste hiruk sintomak dituztela jakinarazi du Pasaiako Portu Agintaritzaren Langileen Batzordeak.

Udaltzaingoak HITZAri emandako datuen arabera, udaltzaingoak atzo (ostirala) 12:00ak arte 171 esku hartze egin ditu jokaera okerra izateagatik.

Oiartzungo hipermerkatuko langileak dantzan aritu dira, konfinamenduaren soinu banda bilakatu den abestiarekin.

Koronabirusaren alarma egoera espetxetaraino ere heldu da, eta erabateko isolamendua ezarri die presoei, familia eta lagunekin, eta azken batean beren herriarekin lotzen dituen soka eten da, behin behinean.

Hilabeteak darama udalak kale egoeran bizi diren pertsonekin lanketa egiten. Hamabost lagun dira egun egoera horretan Errenteria-Oreretan. Datu positiboa: kale gorrian bizi ziren hiru pertsona kale egoeratik irtetea lortu dute profesionalek.

'Zeorri!' aldizkariaren bigarren zenbakia kalean da jada. Erreportaje, elkarrizketa, artikulu eta bestelako eduki interesgarriz beteta dago.

Andoni Ollokiegi musikaria balkoira atera da gaur, kitarraz lagunduta herriari abesteko.

Lur Kortak eta Saioa Aizpuruak antzerki ikastaro intentsiboa emango dute uztaileko lehen hamabostaldian. Uztailaren 15ean errepresentazio batekin itxiko dituzte.

Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako etxebizitzetako balkoi eta leihoetara aterako dira herritarrak aitortza edo protesta saioak egitera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Teknikariak eta Kirolaisi XXI enpresak, etxean egtiteko moduko kirol jarduera eta jolasak eskainiko dituzte, bideo bidez.

Haurrei zuzendutako Euskal Esploratzaileen Tailerra antolatuko du Albaolak hilaren 7an eta 21ean.

Johnny Wintersen omenezko taldeak joko du ostiral gauean, Errenteria-Oreretako zumardiko tabernan.

Hilaren 7an izango da ikusgai Trintxerpeko Alkateordetzan 'Jelly T' eta beti bezala, euskaraz.

Eskuz egindako txotxongiloekin, antzerkia eskainiko dute Emakumearen Egunean elkarteak Antxon duen egoitzan. Horrez gain, atzotik ateak zabalik 'India Femeninoan' argazki erakusketa.

Urtekarian testuak argitaratu nahi dituzten egile eta elkarteek gaurtik maiatzaren 1a arte bidali ditzakete euren lanak.

HITZAk HITZAkide batentzat 2 menu ditu zozketan. Tiketak HITZAn jaso beharko dira.

6-8 urte bitarteko umeei bideratzen zaie. Apirilean hasita, sei saiok osatuko dute programa. Astearteetan izango dira, 18:15ean, Xenpelar etxean.

Emakumeek 'Autodefentsa feministari buruzko tailerrak' eta gizonezkoek 'Maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak' izango dituzte martxoan.

Zazpigarren aldiz egingo dute Taupada Fest!, hilaren 14an. Trintxerpeko Mogambo aretoan punk eta rock doinuak entzungo dira.

Esther Otxoaren argazki erakusketa larunbatean aurkeztuko da eta martxoaren 28a bitarte egongo da ikusgai.