Beste bideak jorratzea, ezinbesteko

Ekoizpenarekin jarraitzen dute baserritarrek, lanean beren produktuekin. Galkorrak izanik, berehala merkaturatzea eskatzen dute eta Covid-19ak ere izan du eragina haiengan.

Mirari Martiarena

«Egoera iritzi kritikoa eta enpatia lantzeko baliatu behar dugu»

Osasun larrialdiaren aurrean, haur eta gaztetxoei egia esan behar zaiela dio Naroa Martinez psikopedagogoak, beti ere eskatu ez dituzten detaile morbosoetan sartu gabe.

Odolemaileak

Aurreikuspen guztiak bete ziren odola emateko saioan

Pasai Antxoko Odol Emaileen elkarteak "eskerrik beroena" eman die asteazkenean Antxoko osasun zentroan odola eman zuten guztiei.

Atzoko 20:00etan, 20 koronabirus kasu Oarsoaldean

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren gaineko herriz herrikako datuak eman ditu. Oarsoaldean, atzo iluntzean, 20 kasu ezagun zeuden.

Saltoki txikiek zerbitzua ematen jarraitzen dute

Errenkoalde merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzu elkarteak, bertako kide diren saltokien gaineko informazio praktikoa helarazi du. Besteak beste, zabalik dauden saltokien ordutegiak, eta arreta presentziala eskaini ez baina modu telematikoan ari direnekin bezeroek nola jarri behar duten harremanetan jakinarazi du.

mikroipuintxalentx

Mikroipuinak, lehenengo erronka artistikoa

Oiartzun Aurreak gonbidatuta, herriko artistek erronka bat botako diete herritarrei, bizpahiru egunero. Lehenenegoa Goiatz Labandibar izan da, mikroipuinekin.

Konfinatuta, baina lanera

Konfinamenduaren laugarren eguna bete da gaur, baina konfinamendu hori egunero hautsi behar dute, derrigorrean, hamarnaka eta hamarnaka langileek; batzuek ezinbestekoa delako bere  lana gizartearentzat, beste batzuk enpresek ez dutelako erabakirik hartzen, eta gobernuek ez dutelako ezer zehatzik esaten gaiaren gainean.

Eskolen etetea epemugarik gabe luzatu du Hezkuntza Sailak

Aurrez aurreko eskolen etetea abisu berria jaso arte luzatu dute.Ikasleek etxetik lanean jarraituko dute.

[Galeria] Prebentzio neurriak betetzen ari dira herritarrak

Kale eta errepideak mugimendu oso gutxirekin, eta saltokietan ere gutxieneko distantzia errespetatuta ari da jendea ilarak egiten, prebentzio neurriak betetzen. 

'Del final del terrorismo a la convivencia' liburuaren aurkezpena, ostiralean

Ramon Rubial fundazioak eta Errenteria-Oreretako PSE-EEk aurkeztuko dute liburua, 19:00etan Reina Aretoan.

Mikel del Val

Gure Eskuk auzo batzarrak abiatu ditu

Gaur Iztietako bizilagunekin bilduko dira, 20:00etan Gurekin auzo elkartean.

Mikel del Val

'Con el palio hemos topado' liburuaren aurkezpena, asteartean

Orereta Laikoak antolatua, Victor Morenok bere azken obra aurkeztuko du martxoaren 10ean, 19:00etan Reina Aretoan.

Mikel del Val

Bi proba eta bi garaipen Maddi Tarragonarentzat

Ongi baino hobeto abiatu du denboraldia Maddi Tarragonak bigarren garaipena eskuratuta. Senior mailan, Ion Carballok bigarren postuan amaitu zuen, onenen artean dagoela bermatuz.

abaraxka kantuz

Abaraxka Kantuz egingo dute ostegunean

Oiartzungo udal ludotekak eta Soinueneak saioa prestatu dute hileko lehenengo ostegunerako. Eskariak egin daitezke.

'Iragarkilaburrak.eus' webgunearen bertsio berria

Gauzak saldu, erosi eta alokatzea inoiz baino errazagoa da orain.

Ereintza Elkartearen batzar orokorra, martxoaren 23an

Juan de Olazabal 23n duten egoitzan izango da, 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarren eta azken deialdian.

Mikel del Val
ZOZKETA

BPXport Elorsoro Kiroldegiko termetarako 2 sarrera

HITZAk HITZAkide batentzat 2 sarrera ditu zozketan. Sarrerak kiroldegian bertan jaso beharko dira.

Koronabirusa prebenitzeko aholkuak eman ditu Osakidetzak

Koronabirusa heda ez dadin hainbat prebentzio aholku eman ditu Osakidetzak. Euskal Herrian hamabi dira baieztatutako kasuak.

Hauteskundeetarako bokalak eta mahaiburuak izendatuko dituzte ostegunean

Ostegunean ezohiko batzarra egingo da Pasaiako udaletxean, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako mahaiburu eta bokalak zozketa bidez aukeratzeko.

Gehiago