
Urtero legez Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen inauterietako desfileak Trintxerpeko kale nagusiak zeharkatu ditu gaur jaiei hasiera emateko.

Arkaitz Mendoza piano-jolea Errenteria-Oreretako bandarekin batera ariko da igandean, 19:00etan Fatimako elizan. Sarrera doakoa da.

Pasa den udaran utzi zion Oiarpeko haurrei entrenatzeari. Klubaren sorreratik aritu izan da jardun horretan, eta taldearen ibilbideari errepasoa eman dio, baita bereari ere.

Lehen eta Bigarren mailez harago, futbol apalean badirelako jokalari trebeak, Touring Kirol Elkarteak kromo bilduma propioa argitaratu du. 400 jokalari eta entrenatzaile baino gehiago bildu dituzte.

Finalaurrekoetako ligaxkara pasatzeko partida jokatuko dute larunbatean, Labriten. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea izango dituzte arerio.

Inude eta Artzainak 12:00etan aterako dira Koldo Mitxelena plazatik. Orereta Ikastolatik adierazi dute 350 partaidekoa izango dela konpartsa.

Kamioi bat gurutzatuta geratu da AP8 autobidean, Irunerako noranzkoan. Suhiltzaileak lanean ari dira ibilgailua kentzeko.

Gaur bete dira 44 urte Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zenetik. Oiartzungo udaletxeko balkoian hango bandera jarri dute.

Helburu pedagogikoa izango du, ohi bezala, iniziatiba musikalak. Adin guztientzako ekitaldiak egongo dira, datorren astetik hasita.

Udalaren helburua da Errenteria-Oreretako kalitate akustikoa hobetzea eta herritarren parte hartzea sakontzea. Bilerak datorren ostegunean hasiko dira, 18:30ean Reina Aretoan.

Juanjo Bastarrika ekintzaile errenteriarrak bere esperientziaren berri emango du Oarsoaldea Garapen Agentziak Oiartzunen duen egoitzan.

Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bi ikaslek urrezko domina lortu dute Andoaingo Piano Jaialdian. Eskolak zoriondu egin ditu.

Piztu Lezo herri iniziatibak otsailareko ere bai zinema egitaraua prestatu du. Emanaldi guztiak Txerrimuñon dira, 21:30etik aurrera.

Labore Oarso kontsumo kooperatibak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako. Nerea Segura dietista-nutrizionista gonbidatu dute.

Oiartzun ibaiaren garbitasunarekin kezkatuta, bertan ziren hondakinak garbitzea erabaki zuten herritar batzuk.

'Oiartzunetik izarretara' erakusketa ikusgai izango da hilaren 14tik 24ra. Margolariak berak hitzaldia emango du hilaren 18an.

Erdipurdiko asteburua izan da Lezoko kirol talde nagusientzat. Emaitza aipagarriena, Allerruko gizonen talde nagusiak etxean lortutako garaipena.