Ez da aspertzeko aukerarik izango Trintxerpeko inauteritan

Asteburu osoan zehar ospatuko dira barrutian dagoeneko klasiko eta ospetsu bihurtu diren inauteriak. Konpartsen aurkezpena frontoian egingo da aurten.

plenoa oiartzun 2020 otsaila

26 eragilek 43.000 euro jasoko dituzte, kultur ekitaldiak antolatzeko

Otsaileko ohiko udalbatzarrean 2020an egingo diren kultur ekitaldien diru laguntzak onartu dituzte. Ez dira onartutako hitzarmen bakarrak.

Lezoko Martxoaren 8a aurkeztu dute Gaxuxako, Hezkidetza Mahaiko eta udaleko ordezkariek gaur goizean.
MARTXOAK 8

Martxoaren 8ari begira egitarau «berezia» antolatu dute Lezon

«Berdintasunerako bidean indarrak batu eta urratsak egiten jarraitzeko» helburu argiarekin ekitaldi sorta antolatu dute Hezkidetza Mahaiak eta Gaxuxa emakumeen elkarteak.

Ibaiondoko kantinaren alde agertu da Izaskun Gomez alkatea

Antxoko ostalariekin bildu dela jakinarazi zuen Pasaiako alkateak atzoko osoko bilkuran. Terrazaren aurka ez, kantina beraren aurka daudela adierazi zioten ostalariek, konpetentzia bidegabea delakoan.

San Markos Mountain Bike Lasterketa, igandean

Errenteria-Oreretak Euskadiko Openeko lehen proba eta Gipuzkoako Txapelketa beregain hartuko ditu igandean San Marko gotorlekuan

Mikel del Val

[Galeria] Sardinaren ehorzketan, jolas gutxi

Errenteria-Oreretako inauteriak bukatzeko sardinaren ehorzketaren ekitaldia egin zuten atzo. Serio arraio egin zuen bidea segizioak.

pou anaiak

Ekitaldi interesgarriz dator V. Kirol Astea, larunbatetik aurrera

Ostiralean hasiko da. Pou anaien filma, 'Cholitas' dokumentala, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarraren sukaldaritza tailerra eta Kirol Saria izango dira plater nagusiak.

Kromo bilduma propioa aurkeztu du Touring Kirol Elkarteak

Bildumak ehunka jokalari eta entrenatzaileren irudiak biltzen ditu. Kromoak dagoeneko salgai dira Errenteria-Oreretako hainbat salmenta guneetan.

euskaraldia oiartzun

Euskaraldirako formazio saioa eskainiko dute gaur

Euskararen aldeko iniziatiba entitateekin lantzeko formazio saioa izango da arratsaldekoa. Euskaraldia lantzeko interesa dutenentzako da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Sanpedrotarrak beste garaipen bat lortu du Erregional Preferentean, eta onenen artean egonkortu da.

ezkaba

Ezkaba gotorlekuko 1938ko ihesa izango dute hizpide

Oiartzungo Udalak, Katin Txikik eta Girizia Mendizale Elkarteak hitzaldia antolatu du hilaren 21erako. Fermin Ezkietak emango ditu azalpenak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2020-02-07)

Lezoko kirol talde nagusiek sasoiko azken hilabeteei ekin diote. Hemendik aurrera, partida guztietan lortutako puntu bakoitza urre da.

Gure Zumardiko harmailak berritzeko obrak hastear dira

Haurrentzako jolastokiko eserlekuak dira berrituko dituzten harmailak. Proiektuaren aurrekontua 63.358 eurokoa dela jakinarazi du Pasaiako Udalak.

pilota

Oiarperen partiden asteburuko kartelera (2020-02-07)

Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek presentzia izango duten norgehiagokak hamazazpi izango dira. Horietako bi kanporaketak izango dira.

Bertso eskola Pasaia

Dena prest bertso tailerraren bigarren saioari ekiteko

Hilaren 14rako (ostirala) deitu dute Pasaiako bertso tailerraren bigarren saioa. San Pedron egingo da eta LH 4 eta DBH 1 bitarteko ikasleek parte hartu ahalko dute.

touring
Gehiago